LIBURUAREN EGUNA 2018
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan apirilaren 25ean ospatu genuen. Jolasgaraia aurretik, Dani Martirena eta Amaia Elizagoien ipuin kontalariak izan genituen entzun eta ikusgai, eta baita 1. eta 6. mailako ikasleek prestatutako antzerkitxoak ikusteko aukera izan genuen. Jolasgariaren ondotik, Haur Hezkuntzakoek orriak markatzekoak egin zituzten, LHko 1. ziklokoek mural haundi batean beraiek asmatutako ipuin bat irudikatu zuten, eta 2. eta 3. ziklokoak jolasean ibili ziren, liburu desberdinen izenburuak asmatzen.
ARGAZKIAK
GURASO ELKARTEA
Ongi etorriak Ricardo Baroja Eskola Publikoko Guraso Elkartearen web orrira. Hemen Guraso Elkartearen informazioa aurkituko duzu.
Ricardo Baroja Eskolako ikasleen gurasook osatzen dugu Guraso Elkartea. 13 pertsonek osatzen dugu Zuzendaritza eta modu honetan, gela bakoitzak bere ordezkaria du. Horrela errazago iristen ahal zaizkizue Guraso Elkarteko iritzi eta erabakiak, eta alderantziz ere, gurasoon kezka edo iritziak Zuzendaritzari helaraztea erosoago suertatzen ahal da.
Zuzendaritza batzordea
Lehendakaria Irene Almandoz Endara
Lehendakariordea Jaione Balda Errandonea
Idazkaria Jaione Jauregui Aguirre
Idazkariordea Gabriela Villa Catota
Diruzaina Miren Almandoz Irazoqui
Diruzainordea Ana Perugorria Montiez
Ordezkariak
HH 3 URTE Santiago Susperregui Goñi (Kultura ordezkari ordea)
HH 4 URTE Itsaso Zelaieta Agirre (Jangelako arduraduna)
HH 5 URTE Mayra Quezada Cajilima (Jangelako arduradun ordea)
LH 1 Jaione Jauregui Aguirre (Idazkaria)
LH 1 Mariana Slovodian (Batzordekidea)
LH 2 Miren Almandoz Irazoqui (Diruzaina)
LH 2 Jaione Balda Errandonea (Lehendakari ordea)
LH 3 Irene Almandoz Endara (Lehendakaria)
LH 4 Gabriela Villa Catota (Idazkari ordea)
LH 5 Enara Iribarren Vertiz (Kultura ordezkaria)
LH 6 A Esther Orta Gongora (Batzordekidea)
LH 6 B Ana Perugorria Montiez (Diruzain Ordea)
Harremanetan jartzeko
Edozein zalantza, kezka, ideia, proposamen,… izan ezkero, ez zalantzarik izan! Jarri kontaktuan gurekin!
Mail: cpbera-gurasoelkartea@educacion.navarra.es
Tel: 948 625 019
RICARDO BAROJA ESKOLA GURASO ELKARTEA
Alzate Karrika, 8
31780 Bera (Nafarroa)
GELA ALTERNATIBOA
ELUR ASTEA
5. eta 6. mailako ikasleak bost egunez Izaban eta Larra-Belaguako eremuan ibili gara. Goizero eskiatzen aritu gara eta arratsaldez hainbat aktibitatetan parte hartu dugu: zinema-antzeztua, igerilekua, koreografia, herri-kirolak, jaialdia. Primeran pasatu dugu, bertzeak bertze, eguraldi bikaina izan dugulako.
