Babestuta: 2018/19 ATERALDIA LH5-6
2018/19 3. ETA 4. MAILAKOAK DONOSTIARA PATINATZERA
Martxoaren 1ean, ostirala, 3. eta 4. mailako ikasleak Donostiara patinatzera joan ginen. Irunetik Donostiara topoz joan ginen, hamaiketakoa egin eta Txuri Urdin izotz jauregira joan ginen. Bertan, bi monitore zain genituen, Tania eta Mikel, eta beraiekin bi orduz patinatzen eta gauza berriak ikasten aritu ginen. Bazkaldu eta gero autobusa hartu eta Berara itzuli ginen. Primeran pasa genuen.
ARGAZKIAK
Babestuta: 2018/19 IRTEERA LH3-4
INAUTERIAK 2019
Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean berriz Piratak agertu ziren eskolan. Iñude eta artzaiak ere egon ziren bere konpartsa lagun zutela.