Browsed by
Author: Administratzailea

TXANGOA DONOSTIARA

TXANGOA DONOSTIARA

Pasa den ostiralean, martxoaren 22n, haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok Donostiara joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin genuen  eta ondoren zientzia museoan sartu ginen. Han ikusitakoa harrigarria izan zen. Gero, eguraldi ederrak lagunduta, bertako parkean bazkaldu eta jolastu genuen. Ederki pasa genuen!

ARGAZKIAK

IRTEERA IRUÑEARA

IRTEERA IRUÑEARA

Martxoaren 1ean, 5 eta 6. mailako ikasleak Iruñera joan ginen. Hango Planetariumean Amama Lurra proiekzioa ikusi ondoren, bazkaldu eta Izotz Pistan patinatzen ibili ginen, pare bat orduz. Eguraldi bikaina eta jardueretan primeran pasatu genuen.

ARGAZKIAK