LH 1. ZIKLOKO ATARIA

LH 1. ZIKLOKO ATARIA

Trapu zaharrak ateri,  itzalitako kalabazak pixtu,  gure beldurrak partekatu,  ganbarako istorioak kontatu,  “Marauxa, Marauxa!” kantatu,  beldurrak sutan erre,  gaztainekin barrenak
Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra
Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten
Maiatzaren 22an eta 23an Hondarribian izan ginen lehen zikloko ikasleak eta irakasleak. Ostegunean Hondarribiko alde zaharra bisitatu genuen eta bazkalostean
Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era.  Euskaraldia euskara ulertzen duten
Joan den apirilaren 11n, ikasleak eta lehen zikloko irakasle batzuk Bertizko parke naturalean izan ginen. Han, gida baten laguntzaz, parkearen
Otsailaren 28an, lehen zikloko ikasle eta irakasleak Donostian izan ginen. Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta bertan hainbat tailerretan parte
2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta
Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien
Abenduaren 17an, asteazkena, lehen zikloko ikasleek, irakasle batzuekin batera, goiza eman zuten Donostiako Izarpark txikipark-ean. Goiz oso berezia izan da,
Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko
Joan den astean, lehen zikloko ikasleek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako "Koloretako eskola" programan parte hartu zuten. Landu ditugun helburuak
Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu
Urriaren 24an, ostegunean, lehen zikloko ikasleak eta hiru irakasle Alkaiagako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera. Joan eta etorri egin genuen,
Donostiako Zinemaldia dela eta,  eta lehen zikloko ikasleek  eta irakasle batzuek zine saio berezia izan dugu eskolan. Tinko Euskara Elkartearen
Pasa den ekainaren 15ean, larunbata, eta ikasturteari bukaera emateko, Ricardo Barojakotik munduko beste herrialde aunitzetara egin genuen jauzi. Ikuskizun ederraz
Joan den maiatzaren 30ean eta 31n, lehen zikloko ikasle eta  irakasle batzuek Beintza-Labaienen eman genituen bi egun horiek. Bertan talo
Gaur jangelan festa handia egin dute maiatzeko azken eguna ospatzeko. Gora gure eskolako jangelako langileak!!!
Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik
Martxoaren 25ean, bigarren hiruhilekoari bukaera ona emateko, lehen, bigarren eta gela alternatiboko ikasleak, dagozkien irakasleekin batera, Donostiako Izarparkera joan ginen.
Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero,  eguraldiagatik hiria bisitatu
Martxoaren 15ean, Miren Agur Meaberen bisita izan genuen eskolan. Lehen Hezkuntzako 4 eta 2.mailako ikasleekin egon zen, bere liburuen inguruan
Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin.  Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla
Martxoaren 5ean, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleriak Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea bisitatu dugu. Bertan, Txominek gertutik erakutsi digu jasotzen dituzten hondakin
Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak etaikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi
Ikasturte honetan, bigarren mailako ikasleek Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak landu dituzte bigarren hiruhilekoan. Ondoren, taldeka txosten txiki bat egin
Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz
Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen
Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina,
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero,  eguraldiagatik hiria bisitatu
Joan den asteartean, irailak 26, Zinemaldia dela eta, lehen zikloko ikasleok zinemaren eguna ospatu genuen. Horretarako eta Hayao Miyazaki zuzendari
Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita. Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle
Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira
Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna.  Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren
Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako
2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak
Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen. Adin
Halloween eguna dela-eta, aurten kalabaza lehiaketa antolatu dugu eskolan. Sekulako arrakasta izan du, 60 kalabaza aurkeztu baitira denetara, zein baino
Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo
KAIXO 2022-23
Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian,
2021-2022 ikasturtea ongi bukatzeko, eskola osoa Afrikaraino joan ginen. Abentura zirraragarriak bizi eta dantzan aritu ginen. Primeran pasa genuen. IKUSI
Aurten eskolan bertan baratzaren proiektua jarri dugu martxan. Eta badatoz lehenengo etekinak. Gure sukaldean Km-0 edo hobeto m-0 jakiak...
Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, ekintza desberdinak antolatu genituen eskolan. IKUSI
Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen "ttipi-ttapa" euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen
Aurtengo inauterietan, munduan barna bidaia handia egiteko aukera izan genuen. Hegazkina hartuta herrialde desberdinak bisitatu genituen. Bai bidaia polita!! Denak elkarrekin
PUNTU MOREA
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean puntu morea osatu
Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun "Belarri-luze" astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak,
Ikasturte hasiera honetan, bigarren mailako ikasleok autorretratua landu dugu. Bikain geratu zaizkigu gure aurpegiak.
BARATZA
Eskolako baratzatxo berria martxan jartzeko beharrezko prestaketen ondoren, espero dugu garaiz, garaian garaikoa landatzeari ekin diogu; mota ezberdinetako urazak, tipulak,
Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta
Lehenengo mailakoek eguraldi zoragarria izan genuen ostiralean, Xuberoa baserri eskolan. Animaliekin eta naturarekin gozatu genuen. Bertan ikasgai pedagogiko interesgarriak eman
Joan den ortzegunean, apirilaren 22an, 5. mailako ikasleek Bide Seinaleak ikasteko zirkuitu bat margotu zuten eskolako frontoian, 2. mailakoek gelan
Aurten eskolako 40. urteurrena denez, 1.maila A-ko taldea, urte berezi hau ospatzen hasi gara jada, eta jantokiko Belen eta Leirerekin
Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz
EUSKARAREN EGUNA
Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu
Udazken koloretan,Landen lurrinakZeharkatuzHitaz oroitEta higan nauk… (B.Lertxundi). Udazkena iritsi da eta LH 1 B gelakoek sasoiko animaliak irudikatu ditugu: sagarroiak
Etxean egon garen bitartean ez gara geldirik egon. Guk ere gure ariketak egin ditugu, hona hemen erakusketa ttiki bat.... BIDEOAK
Gure eskola Xorroxin irratiko estudio bihurtu dugu azken egunotan. Gure ikasleak txiki txikienetik helduenerarte izan dire irratiko partaide eta egile.
Urtero bezala Ortzegun Gizen egunean, bazkaldu ondoren, herrian barna ibili ginen. Eskolako txikienak mexikar bihurtu ziren eta handienak Inude eta
Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu
LIZUNIAGA 2019/20
Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna,  ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura
azken eguneko besta 2018/19
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien. Hementxe dituzue argazkiak
Balore eta emozio saioetan gorputz adierazpen ariketak egin ditugu eta azkenean antzezlan bat sortu dugu, Txokolatezko etxetxoa. Bideo honetan landutakoa
beire2018/19
1.go zikloko ikasle eta irakasleak pasa den maiatzaren 27tik 28ra Beireko aterpetxean izan ginen. Bertan, gau bat pasa genuen. Ekintza
MAKINAK ETA LANABESAK
LH 2. mailako ikasleak natur zientzietako azken gaiarekin ari gara: makina sinpleak eta makina konposatuak. Makina sinpleak Kaule-Baita baserrian ikusi
MUGAZGAIN
Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Mugaz Gain antzerki topaketa ospatu da. Gure ikastetxetik hiru antzezlan prestatu eta eskaini ditugu: 2.
XUBEROA BASERRI ESKOLAXUBEROA BASERRI ESKOLA
Apirilaren 5ean LHko 1. zikloko eta Gela Alternatiboko ikasle eta irakasleak, “Xuberoa” baserri-eskolan egon ginen, Iguzkun herrian, Iruñatik 10 bat
Iñauteriak2019
Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan. Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean
OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018
Abenduaren 21ean, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa,
Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna opatzen da. Horren arira Abenduaren 5ean eskolan hainbat ekintza egin genituen. Tartean Ei txo! etorri
Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta
Irailaren 21ean, Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, Donostiako Zinemaldira joan ginen. “Paddington 2” abenturazko pelikula ikusi genuen eta
1.  ziklo eta Gela Alternatiboko ikasleak Ultzama Baserri-eskolan egon dira ekainaren 15ean. Bertan baserriko animali desberdinak ikusteko aukera izan zuten,
Maiatzaren 28 eta 29an eskolako Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko eta Gela Alternatiboko ikasleak IrrisarriLand-en egon ginen kanpaldian. Eguraldiak gehiegi lagundu
Azpiko loturan Ortzegun Gizen egunean egindako argazkiak aurkituko dituzue (argazki batzuk "erran.eus"-etik hartuak daude). ARGAZKIAK
Pasa den urtarrilaren 29, 30 eta 31an bide heziketako saioak izan genituen eskolan foruzainen eskutik. Klase teorikoak eskolan entzun ondotik,
Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa,
Pasa de abenduaren 19an eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Laguntza Gelako ikasle eta irakasleak Irungo FICOBAN egon ziren Eguberriko
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean "lipdub"-a grabatu genuen (prest dagoenean
Ondorengo loturetan saioen grabazioak. LH 6. maila A - XOMORROAK LH 6. maila A - PITUFOAK LH 5. maila LH
Pasa den irailaren 27an Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian egon ziren. Belodromoan "Printze Txikia" pelikula ikusi zuten lehenik, eta eguraldi
Pasa den irailaren 21ean Lizuniagara egindako irteerarekin jartzen dugu martxan ikasturte honetan berriro ere eskolako web gunea. Urtero bezala, haundiek
Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen
Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak eta Laguntza Gelakoak IrrisarriLand-en egin dute aurtengo kanpaldia maiatzaren 29 eta 30ean. Lehenbiziko eguneko goizean
Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren
Abenduaren 20an eskolako 1. zikloko eta Trantsizio Unitateko ikasleak Irungo FICOBAn egon ginen Eguberrietako Parkean egun pasa. ARGAZKIAK
Comments are closed.
GAU BELTZA

GAU BELTZA

Trapu zaharrak ateri, 

itzalitako kalabazak pixtu, 

gure beldurrak partekatu, 

ganbarako istorioak kontatu, 

“Marauxa, Marauxa!” kantatu, 

beldurrak sutan erre, 

gaztainekin barrenak berotu.

Comments are closed.
LIZUNIAGARA

LIZUNIAGARA

Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.

Comments are closed.
Comments are closed.
IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.

Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.

Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…

Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.

Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.

IKUSI

Comments are closed.
KANPALDIA HONDARRIBIAN

KANPALDIA HONDARRIBIAN

Maiatzaren 22an eta 23an Hondarribian izan ginen lehen zikloko ikasleak eta irakasleak. Ostegunean Hondarribiko alde zaharra bisitatu genuen eta bazkalostean hondartzara jaitsi ginen, bainatzera eta jolastera. Ostiral goizean badian paseoa eman genuen itsasontziz eta bazkaldu ondotik Berara itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!

IKUSI

Comments are closed.
ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. 

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Ricardo Baroja eskola osatzen dugun irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak ere ekimen honetan gogotsu parte hartuko dugu.

Comments are closed.
BERTIZ, PARKE ZORAGARRI BAT OSO GERTU

BERTIZ, PARKE ZORAGARRI BAT OSO GERTU

Joan den apirilaren 11n, ikasleak eta lehen zikloko irakasle batzuk Bertizko parke naturalean izan ginen. Han, gida baten laguntzaz, parkearen zati batean ibili ginen eta inguruko zuhaitzak eta txoriak arretaz ikusi ahal izan genituen. Bazkaldu ondoren, jolas-denbora bat izan genuen parkeko jolas-gunean. Primeran pasatu genuen!

IKUSI

Comments are closed.
DONOSTIARA: EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

DONOSTIARA: EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 28an, lehen zikloko ikasle eta irakasleak Donostian izan ginen. Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta bertan hainbat tailerretan parte hartu genuen:

1. mailako ikasleek LEGO Robotika I eta ANIMALIAK: BAZENEKIEN…?

eta 2. mailakoek berriz, PLANETARIUM Y LEGO Robotika I.

Bertan bazkaldu genuen eta gero, parke batera joan ginen, aire zabalean jolasteko. Primeran pasatu genuen!

IKUSI

Comments are closed.
EGUBERRI ON!!!

EGUBERRI ON!!!

2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpanian, ederki pàsa genuen goiza.

IKUSI

Comments are closed.
BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien segurtasun-arauak errepasatu ondoren, ikasleek arau horiek errespetatzea praktikan jarri zituzten Eztegara pilotalekuan muntatu zen zirkuitu batean.

IKUSI

Comments are closed.
IZARPARK

IZARPARK

Abenduaren 17an, asteazkena, lehen zikloko ikasleek, irakasle batzuekin batera, goiza eman zuten Donostiako Izarpark txikipark-ean.

Goiz oso berezia izan da, lehen hiruhilekoan egindako esfortzua eta lana saritzeko.

Primeran pasa dute.

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbait bideo eta kanta entzun genituen eta ohiko moduan, seigarren mailako ikasleek “EiTxo, euskaraz garbi mintzo” abestia txirularekin jo zuten. Bertan  5. eta 6.mailako saskiaren eta afariaren zozketa ere egin genituen

Eskolara itzuli eta sukaldariek prestatutako hamaiketako goxoa dastatu ondoren,  EiTxo berriaren sortzaile den Paula Artiedaren laguntzarekin, 4.,5. eta 6.mailako ikasleek kartulinaren gainean marraztu genituen hainbat EiTxo. HH eta LHko gazteenek berriz gelan paperaren gainean EiTxo aunitz margotzen aritu ginen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
KOLORETAKO ESKOLA

KOLORETAKO ESKOLA

Joan den astean, lehen zikloko ikasleek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako “Koloretako eskola” programan parte hartu zuten. Landu ditugun helburuak hauek izan dira:

-Nafarroan elkarrekin bizi diren kulturen ezagutza bultzatzea, bai autoktonoak, baita beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere.

-Aniztasunean heztea eta aniztasuna aberastasun gisa eskaintzea.

-Arrazakeria eta xenofobia prebenitzea.

-Kulturen arteko bizikidetza bultzatzea.

Amaitzeko, txapa batzuk egin genituen programaren logoarekin.

AZAL GUZTIAK POLITAK DIRA!!

Comments are closed.
GAU BELTZA

GAU BELTZA

Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!

Comments are closed.
ALKAIAGAKO PARKERA

ALKAIAGAKO PARKERA

Urriaren 24an, ostegunean, lehen zikloko ikasleak eta hiru irakasle Alkaiagako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.

Joan eta etorri egin genuen, paseotxo bat emanez eta udazkeneko egun ederraz gozatuz. PRIMERAN PASA GENUEN!

Comments are closed.
ZINEMA ESKOLAN

ZINEMA ESKOLAN

Donostiako Zinemaldia dela eta,  eta lehen zikloko ikasleek  eta irakasle batzuek zine saio berezia izan dugu eskolan. Tinko Euskara Elkartearen eskutik, “Arratoi Pirata” filma ikusi dugu eta, nola ez, dagokion krispeten errazioaz gozatu dugu. GORA ZINEA!

Comments are closed.
MUNDUKO HERRIALDEAK

MUNDUKO HERRIALDEAK

Pasa den ekainaren 15ean, larunbata, eta ikasturteari bukaera emateko, Ricardo Barojakotik munduko beste herrialde aunitzetara egin genuen jauzi. Ikuskizun ederraz gozatzeaz gain, eskola komunitateko kide garenok elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen. Esker aunitz edonola ere parte hartu duzuen guztioi.

GALERIA

Comments are closed.
BEINTZA LABAIEN

BEINTZA LABAIEN

Joan den maiatzaren 30ean eta 31n, lehen zikloko ikasle eta  irakasle batzuek Beintza-Labaienen eman genituen bi egun horiek. Bertan talo tailer batean parte hartu genuen, kobazulo bat bisitatu genuen eta goiz batean herri kiroletan parte hartu genuen. Primeran pasa genuen!

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.

IKUSI

Comments are closed.
IZARRETAN SALTOKA

IZARRETAN SALTOKA

Martxoaren 25ean, bigarren hiruhilekoari bukaera ona emateko, lehen, bigarren eta gela alternatiboko ikasleak, dagozkien irakasleekin batera, Donostiako Izarparkera joan ginen. Gero, eguraldia lagun genuela aprobetxatuz, hondartzara hurbildu ginen bazkaltzeko eta hondartzan jolasteko.

Egun bikaina izan zen!

GALERIA

Comments are closed.
HARRO HERRI 23. KORRIKA

HARRO HERRI 23. KORRIKA

Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu ginen mailaz-maila lekukoa pasaz. Festa giroan ederki aritu ginen. 

Igande goizeko Korrika ofizialean ere eskolak ordezkaritza handia izan zuen, mila esker parte hartu zenuten guztioi. Ea egunerokotasunean ere horrelako babesa ematen diogun, euskara gure esko baitago.

IKUSI

Comments are closed.
SALTO TA SALTO

SALTO TA SALTO

Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero,  eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.

IKUSI

Comments are closed.
MIREN AGUR MEABE

MIREN AGUR MEABE

Martxoaren 15ean, Miren Agur Meaberen bisita izan genuen eskolan. Lehen Hezkuntzako 4 eta 2.mailako ikasleekin egon zen, bere liburuen inguruan hitz egiten. Ipuintxo batzuk kontatu zizkien eta ondoren ikasleek galdera batzuk egin zizkioten. Bukatzeko, Miren Agurrek ikasleen liburuak sinatu zituen. GORA LIBURUAK!

Comments are closed.
MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. 

Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena. 

Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.

Comments are closed.
GARBIGUNERA BIXITAN

GARBIGUNERA BIXITAN

Martxoaren 5ean, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleriak Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea bisitatu dugu.

Bertan, Txominek gertutik erakutsi digu jasotzen dituzten hondakin desberdinak nola sailkatzen eta birziklatzen dituzten.  Egoera onean iristen diren objektuak berrerabiltzeko, merkatu ttiki bat martxan jarri dutela azaldu digute. Bertan, jostailuak, liburuak, kirol materiala, haurrentzako silletak, armairuak, bizikletak…

Ikasleek azalpenak arreta handiz entzun dituztenez, Txominek botil polit bana oparitu digu. GORA BIRZIKLAPENA ETA BERRERABILPENA!!!

Comments are closed.
AUZOLANA

AUZOLANA

Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.

Comments are closed.
EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Ikasturte honetan, bigarren mailako ikasleek Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak landu dituzte bigarren hiruhilekoan. Ondoren, taldeka txosten txiki bat egin dute inauterietako pertsonaietako bati buruz.

Comments are closed.
INAUTERIAK

INAUTERIAK

Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz beteta aritu gara kantuan eta dantzan.

Txikienek kirol modalitate ezberdinetan hartu dute parte; urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina ugari erakutsi dizkigute.

Aita Joxepe eta bere bi laguntzaileak ere agurtu ditugu.

Primeran aritu gara.

IKUSI

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen ari zen bitartean, txandaka eskolako sarreran gure eskuen aztarna utzi genuen, guztion artean zuhaitz ederra izango denaren lehenengo pintzeladak emanez.

Jolas orduan gure sukaldari taldeak Euskal Pastela, Ei-Txoren gailetak eta txokolate goxoa dastatzeko aukera eskaini zigun, hori plazerra.

Arrastsaldea berriz, Kultur Etxean pasa genuen. Talde bakoitzak, koreografia baten laguntzaz, kantu ikuskizun bat eskaini zuen, bukaeran gelan sortutako leloa plazaratuz.

IKUSI

Comments are closed.
AZAROAK 25

AZAROAK 25

Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da. 

Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.

IKUSI

Comments are closed.
SALTING

SALTING

Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero,  eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.

IKUSI

Comments are closed.
ZINEMA EGUNA

ZINEMA EGUNA

Joan den asteartean, irailak 26, Zinemaldia dela eta, lehen zikloko ikasleok zinemaren eguna ospatu genuen.

Horretarako eta Hayao Miyazaki zuzendari japoniarrari omenaldi gisa, “Totoro auzokidea” filmarekin gozatu ahal izan genuen. Proiekzioan zehar, krispeta gutxi batzuk jan ahal izan genituen. Gora zinema!

Comments are closed.
LIZUNIAGA

LIZUNIAGA

Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.

Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
GINKANA

GINKANA

Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira hamaika froga pasa behar izan genituen, oso dibertigarriak orokorrean. Hagitz ongi pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna. 

Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei ipuinak kontatzen aritu eta gero, orri-markatzaileak egiten aritu ginen. Ondoren, Kultur Etxean eskolako hainbat irakaslek prestatutako antzerki bat  ikusi genuen. Goiz polita pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren betaurreko moreak janztearekin batera, eskolako patioan, begi morez osatutako puntu morea sortu dugu.

Comments are closed.
IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK

Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako pinguino txikiak lehenengo, Inude eta Artzaiak ondoren. Ederki pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten. 

Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere. 

Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten. 

Ederki pasa genuen eguna.

IKUSI ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA 2022

Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen.

Adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan bildu eta altxorraren zati ezberdinen bila aritu ginen. Zati guztiak elkartzea lortu genuenean, hauxe irakurri ahal izan genuen: Euskara itsaso urdin eta zabal bat da, eta gurea da! 

Ondoren, jantokian prestatu ziguten primerako hamaiketakoarekin, eta musikaz gozatuz, ospatu  genuen

Eutsi hitzari, bultza ekimenarekin, orain da garaia! Ekin euskarari, 365 egun!

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
HALLOWEEN

HALLOWEEN

Halloween eguna dela-eta, aurten kalabaza lehiaketa antolatu dugu eskolan. Sekulako arrakasta izan du, 60 kalabaza aurkeztu baitira denetara, zein baino zein beldurgarriagoa eta originalagoa.

Comments are closed.
LIZUNIAGA

LIZUNIAGA

Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eskerrak bidea ahaztu ez dugun… Ederki pasa genuen bai bidean baita Lizuniagan bertan ere.

IKUSI

Comments are closed.
KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian, ongi etorri xume eta erakargarriagoa prestatu genuen. ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
Km-0

Km-0

Aurten eskolan bertan baratzaren proiektua jarri dugu martxan. Eta badatoz lehenengo etekinak.

Gure sukaldean Km-0 edo hobeto m-0 jakiak…

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen “ttipi-ttapa” euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen lekukoa, eta amaitzerakoan gela guztiek euskararen aldeko konpromezua sinatzeko proposamena zabaldu zuen. Frontoian amaitu genuen, “hitzekin” dantzan. Eta eguna borobiltzeko, hamaiketako ederra!!

IKUSI

Comments are closed.
IÑAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR

IÑAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR

Aurtengo inauterietan, munduan barna bidaia handia egiteko aukera izan genuen. Hegazkina hartuta herrialde desberdinak bisitatu genituen. Bai bidaia polita!! Denak elkarrekin polka eder bat dantzatuz eman genion amaiera egun koloretsu honi. Gora inauteriak!! 

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
HORRA HORRA GURE OLENTZERO

HORRA HORRA GURE OLENTZERO

Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun “Belarri-luze” astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak, ezta? Hala ere pozik abestu genien eta hitz eta pitz aritu ginen. Baita opariak jaso ere!

ARGAZKIAK IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
BARATZA

BARATZA

Eskolako baratzatxo berria martxan jartzeko beharrezko prestaketen ondoren, espero dugu garaiz, garaian garaikoa landatzeari ekin diogu; mota ezberdinetako urazak, tipulak, eskarolak, azak, azelgak, peiak eta romaneskoak. Ea landatutakoei beharrezko arreta eskainiz uzta goxoak jantokian dastatzeko aukera dugun. Ikastetxeko talde ezberdinek parte hartu dugu oraingoan eta guztion partez eskerrak eman nahi dizkiegu, guraso elkarteari eta Xulufraia fundazioari ekimena babesteagatik.

IKUSI

Comments are closed.
JOKU OLINPIKOAK

JOKU OLINPIKOAK

Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta handiz gaindituta, eskolako ikasle guztiek merezi izan dute urrezko domina. Ikusi nola lehiatu ziren gure eskolako ikasleak azken egun seinalatu honetan.

IKUSI

Comments are closed.
XUBEROA BASERRI ESKOLA

XUBEROA BASERRI ESKOLA

Lehenengo mailakoek eguraldi zoragarria izan genuen ostiralean, Xuberoa baserri eskolan. Animaliekin eta naturarekin gozatu genuen. Bertan ikasgai pedagogiko interesgarriak eman zizkiguten, esaterako: gaztelerazko 3 erre hauen garrantzia (reduce, reutiliza, recicla), laugarren erre bat ere martxan abiarazi behar dugu, repara.
Gutxitu, berrerabili, birziklatu eta konpondu, natura zaintzeko modu eder bat.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
GOXO – GOXO

GOXO – GOXO

Aurten eskolako 40. urteurrena denez, 1.maila A-ko taldea, urte berezi hau ospatzen hasi gara jada, eta jantokiko Belen eta Leirerekin lantxo bat egin dugu. Laster Xiri Miri aldizkarian ikusteko aukera izango duzue. Hementxe duzue aurrerapen bat. Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

Comments are closed.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu eta talde bakoitzak kanta bat abestu diogu. Eta ohitura ez galtzeko, euskal pastel goxoa eta txokolate beroa dastatu ditugu

IKUSI

Comments are closed.
UDAZKENA LH 1 B-n

UDAZKENA LH 1 B-n

Udazken koloretan,
Landen lurrinak
Zeharkatuz
Hitaz oroit
Eta higan nauk… (B.Lertxundi).

Udazkena iritsi da eta LH 1 B gelakoek sasoiko animaliak irudikatu ditugu: sagarroiak hostoz estali ditugu, azeri gorrixkak margotu, …
Txakurtxoei formak eman dizkiegu eta ea urtea akautzeko zapata lokarriak lotzen ikasten dugun

Comments are closed.
Comments are closed.
XORROXIN

XORROXIN

Gure eskola Xorroxin irratiko estudio bihurtu dugu azken egunotan. Gure ikasleak txiki txikienetik helduenerarte izan dire irratiko partaide eta egile. Zuzenean entzun ahal izan zen 106.5 frekuentzian pasa den astean zehar , baina galdu zenutenek lasai, hemen dituzue eta egin ziren saioak.

OSTIRALA – OTSAILAK 07

LH6 – LINDT

LH5 – BEBEJEFAZO TALDEA

LH3B

LH3B

ASTELEHENA – OTSAILA 10

LH6 -PEZ

LH5 – LAUKATU

LH-3 A

LH 4

ASTEARTEA – OTSAILA 11

LH 5

HH – 3 URTE

HH – 4 URTE

HH – 5 URTE A

HH – 5 URTE B

LH6 – PETER

ASTEAZKENA – OTSAILAK 12

LH6 – JALE

LH5

LH 2

OSTEGUNA – OTSAILAK 13

LH6 – AZ

LH5

LH1

Comments are closed.
IÑAUTERIAK 2020

IÑAUTERIAK 2020

Urtero bezala Ortzegun Gizen egunean, bazkaldu ondoren, herrian barna ibili ginen. Eskolako txikienak mexikar bihurtu ziren eta handienak Inude eta Artzai. Aurtengoan eguraldi aparta izan genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu bertan.

Comments are closed.
LIZUNIAGA 2019

LIZUNIAGA 2019

Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna,  ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura baino gusturago ibili ginen. 

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
KANPALDIA BEIREKO ATERPETXEAN 2018/19

KANPALDIA BEIREKO ATERPETXEAN 2018/19

1.go zikloko ikasle eta irakasleak pasa den maiatzaren 27tik 28ra Beireko aterpetxean izan ginen. Bertan, gau bat pasa genuen. Ekintza desberdinak egin genituen: erdi aroko tailerra, Erriberriko (Olite) jauregira bisita, dantzaldia,… denak Erdi Aroan murgilduta, betiere. Ederki pasatu genuen gauen ohatzetan lotan. Hurrengora arte!

ARGAZKIAK

Comments are closed.
MAKINAK ETA LANABESAK 2018/19

MAKINAK ETA LANABESAK 2018/19

LH 2. mailako ikasleak natur zientzietako azken gaiarekin ari gara: makina sinpleak eta makina konposatuak.
Makina sinpleak Kaule-Baita baserrian ikusi ditugu. Jabi eta Arantxa Portuk ardiei goraizeekin ilea mozten erakutsi digute eta Xabat, bertan bizi den ikasleak, sardearen erabilera azaldu digu bere behiei ohea egiteko iratze idorra paratzen zien bitartean.
Xabier Urrozek makina konposatuak erakutsi dizkigu. Robotika azaldu digu.
3D ko inprimagailu bat eta berak sortutako Robot batzuk ekarri dizkigu.
Milesker guraso guztiei!!

ARGAZKIAK

Comments are closed.
MUGAZGAIN 2018/19

MUGAZGAIN 2018/19

Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Mugaz Gain antzerki topaketa ospatu da. Gure ikastetxetik hiru antzezlan prestatu eta eskaini ditugu: 2. maila A taldeak (Arantxa Mitxelenarekin), 4. mailak (Maria Agirre eta Gorka Rodriguezekin) eta 6. mailak (Maite Blancorekin). Eskolako gainerako ikasle eta irakasleek ikusle moduan parte hartu dugu eta primeran pasa dugu. Mila esker egindako lan guztiagatik!

ARGAZKIAK

BIDEOA ( LH4 )

Comments are closed.
“XUBEROA” BASERRI ESKOLAN BISITAN

“XUBEROA” BASERRI ESKOLAN BISITAN

Apirilaren 5ean LHko 1. zikloko eta Gela Alternatiboko ikasle eta irakasleak, “Xuberoa” baserri-eskolan egon ginen, Iguzkun herrian, Iruñatik 10 bat kilometrotara. Bertan, animalia pilo bat ezagutzeaz gain gain (“Hortensia” astoa, “Trueno” zaldia “Txuleta” txerria…), dinamika desberdinetan parte hartu genuen: arraultzetatik txitak nola ateratzen diren azaldu ziguten, barazkiak identifikatzen aritu ginen… Sorpresaren bat ere eman nahi izan ziguten: talde jatorra izateagatik, “Mariano” izeneko arranoa eskuetan edukitzeko aukera izan genuen. Benetan egun ederra pasatu genuen. Azpiko loturan argazkiak ikusteko aukera izango duzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
INAUTERIAK 2019

INAUTERIAK 2019

Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean berriz Piratak agertu ziren eskolan. Iñude eta artzaiak ere egon ziren bere konpartsa lagun zutela.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018

OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018

Abenduaren 21ean, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA 2018

EUSKARAREN EGUNA 2018

Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna opatzen da. Horren arira Abenduaren 5ean eskolan hainbat ekintza egin genituen. Tartean Ei txo! etorri zen bisitan eta altxorraren bila ere ibili ziren gure ikasleak. Txikienek jolas kooperatiboak  egin zituzten. Belen sukaldariak gosari ederra prestatu zuen , eta ondotik elkarrekin Euskaraokea egin genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
LIZUNIAGA 2018

LIZUNIAGA 2018

Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek oinez egin zuten ibilbidea, eta ttikiek berriz, autobusez egin zuten joan-etorria. Hagitz eguraldi ederra egin zuen, eta primeran pasa genuen. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
ZINEMALDIA

ZINEMALDIA

Irailaren 21ean, Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, Donostiako Zinemaldira joan ginen. “Paddington 2” abenturazko pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Ondoren, autobusa hartu eta hondartzara joan ginen. Hondartzan, arean jolastu eta bainatu ginen, olatu handiak zeuden. Primeran pasa genuen.

ARGAKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

Maiatzaren 28 eta 29an eskolako Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko eta Gela Alternatiboko ikasleak IrrisarriLand-en egon ginen kanpaldian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zigun arren bi egun polit pasatu genituen. Jolastokian jolastu, trenean ibili, mendian ibilbide desberdinak egin… Argazkietan ikusiko duzue egindako guztia.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Pasa den urtarrilaren 29, 30 eta 31an bide heziketako saioak izan genituen eskolan foruzainen eskutik. Klase teorikoak eskolan entzun ondotik, Eztegara pilotalekuan prestatutako zirkuitoan bizikletekin ibiltzeko aukera izan genuen. Herritik ere ibilbidetxoa eginez, oinezkoak bezala nola jokatu behar dugun erakutsi ziguten.

ARGAZKIAK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

Pasa de abenduaren 19an eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Laguntza Gelako ikasle eta irakasleak Irungo FICOBAN egon ziren Eguberriko Jolastokian. Azpiko estekan argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean “lipdub”-a grabatu genuen (prest dagoenean zintzilikatuko dugu). Ondoren, Belen sukaldariak prestatutako euskal pastela eta gailetekin tripa ongi bete, eta eskolako jangelan karaokea izan genuen. Arratsaldean berriz, lehen hezkuntzako ikasleek Kultur Etxean “Ballerina” izeneko pelikula ikusten egon ziren bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleak eskolan bertan gelditu ziren bertze pelikula bat ikusten Musika Gelan.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
ZIMENALDIA 17/18

ZIMENALDIA 17/18

Pasa den irailaren 27an Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian egon ziren. Belodromoan “Printze Txikia” pelikula ikusi zuten lehenik, eta eguraldi ederra egin zuela probextuz, Ondarretara joan ziren gero hondartzara. Beheitiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
LIZUNIAGA 17/18

LIZUNIAGA 17/18

Pasa den irailaren 21ean Lizuniagara egindako irteerarekin jartzen dugu martxan ikasturte honetan berriro ere eskolako web gunea. Urtero bezala, haundiek oinez egin zuten joan-etorria, eta ttikiek berriz, autobusez. Aurten eguraldi ederra izan genuen gainera. Azpiko loturatik argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen sukaldariak eta bere laguntzaileek prestatutako gosari goxoarekin indarrak berritu, eta 6. mailakoei agurra egin genien.

ONGI PASA UDA ETA IRAILA ARTE!!

ARGAZKIAK

Comments are closed.
IRISARRI LAND – LH 1 ZIKLOA eta T.U.

IRISARRI LAND – LH 1 ZIKLOA eta T.U.

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak eta Laguntza Gelakoak IrrisarriLand-en egin dute aurtengo kanpaldia maiatzaren 29 eta 30ean. Lehenbiziko eguneko goizean euria egin zuen, baina handik aintzinera nahiko ongi portatu zen eguraldia. Trenean ibili, mendian barna paseatu, jolasparkean jostatu… gauza pila egin zituzten, eta “Baxi” bertako maskotarekin argazkia ere atera zuten.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
IÑAUTERIAK 17

IÑAUTERIAK 17

Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren etxez etxe, herriko auzo desberdinetatik bananduta. Arratsaldean berriz, urteroko desfilea egin zen. Haundiak, beti bezala, inude eta artzaiak bezala mozorratu ziren, eta ttikiak berriz, aurten aukeratu zuten gaia ITSASOA izan zen. Azpian egun horretako argazki pila aurkituko dituzue

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.