ANIZTASUNAREN TRATAERA
Hezkuntza-Erantzun Berezia.
Ikasleriaren ezaugarriak anitzak izanik, ikasteko erritmoak ezberdinak izaten dira. Hori dela medio ikasle batzuek trataera berezitua behar izaten dute. Kasu bakoitzean aztertuko da zer laguntza mota den egokiena. Gure ikastetxean ikasle batek zailtasunen bat aurkezten duenean protokolo bat ezarrita dago beraren behaketa, diagnostiko eta trataera, beharrezkoa izanez gero, aitzinera eramateko. Hau guztia ikastetxearen “Aniztasunaren Trataera Plana”n aurkitzen da.
Hezkidetza. Ikasgelako neska-mutilak eskubide, eginbehar eta aukera berdintasunean hezitzeko moduko hezkuntza-ihardun planifikatu eta sistematikoa bultzatu behar da, aidez aurretik ezarritako inposizio oro aide batera utzirik.