Browsed by
Category: LH1-2

MIREN AGUR MEABE

MIREN AGUR MEABE

Martxoaren 15ean, Miren Agur Meaberen bisita izan genuen eskolan. Lehen Hezkuntzako 4 eta 2.mailako ikasleekin egon zen, bere liburuen inguruan hitz egiten. Ipuintxo batzuk kontatu zizkien eta ondoren ikasleek galdera batzuk egin zizkioten. Bukatzeko, Miren Agurrek ikasleen liburuak sinatu zituen. GORA LIBURUAK!

MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. 

Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena. 

Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.

GARBIGUNERA BIXITAN

GARBIGUNERA BIXITAN

Martxoaren 5ean, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleriak Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea bisitatu dugu.

Bertan, Txominek gertutik erakutsi digu jasotzen dituzten hondakin desberdinak nola sailkatzen eta birziklatzen dituzten.  Egoera onean iristen diren objektuak berrerabiltzeko, merkatu ttiki bat martxan jarri dutela azaldu digute. Bertan, jostailuak, liburuak, kirol materiala, haurrentzako silletak, armairuak, bizikletak…

Ikasleek azalpenak arreta handiz entzun dituztenez, Txominek botil polit bana oparitu digu. GORA BIRZIKLAPENA ETA BERRERABILPENA!!!

AUZOLANA

AUZOLANA

Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Ikasturte honetan, bigarren mailako ikasleek Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak landu dituzte bigarren hiruhilekoan. Ondoren, taldeka txosten txiki bat egin dute inauterietako pertsonaietako bati buruz.