Browsed by
Category: LH1-2

AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen sukaldariak eta bere laguntzaileek prestatutako gosari goxoarekin indarrak berritu, eta 6. mailakoei agurra egin genien.

ONGI PASA UDA ETA IRAILA ARTE!!

ARGAZKIAK

IRISARRI LAND – LH 1 ZIKLOA eta T.U.

IRISARRI LAND – LH 1 ZIKLOA eta T.U.

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak eta Laguntza Gelakoak IrrisarriLand-en egin dute aurtengo kanpaldia maiatzaren 29 eta 30ean. Lehenbiziko eguneko goizean euria egin zuen, baina handik aintzinera nahiko ongi portatu zen eguraldia. Trenean ibili, mendian barna paseatu, jolasparkean jostatu… gauza pila egin zituzten, eta “Baxi” bertako maskotarekin argazkia ere atera zuten.

ARGAZKIAK

IÑAUTERIAK 17

IÑAUTERIAK 17

Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren etxez etxe, herriko auzo desberdinetatik bananduta. Arratsaldean berriz, urteroko desfilea egin zen. Haundiak, beti bezala, inude eta artzaiak bezala mozorratu ziren, eta ttikiak berriz, aurten aukeratu zuten gaia ITSASOA izan zen. Azpian egun horretako argazki pila aurkituko dituzue

ARGAZKIAK