Browsed by
Category: LH1-2

BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien segurtasun-arauak errepasatu ondoren, ikasleek arau horiek errespetatzea praktikan jarri zituzten Eztegara pilotalekuan muntatu zen zirkuitu batean.

IKUSI

IZARPARK

IZARPARK

Abenduaren 17an, asteazkena, lehen zikloko ikasleek, irakasle batzuekin batera, goiza eman zuten Donostiako Izarpark txikipark-ean.

Goiz oso berezia izan da, lehen hiruhilekoan egindako esfortzua eta lana saritzeko.

Primeran pasa dute.

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbait bideo eta kanta entzun genituen eta ohiko moduan, seigarren mailako ikasleek “EiTxo, euskaraz garbi mintzo” abestia txirularekin jo zuten. Bertan  5. eta 6.mailako saskiaren eta afariaren zozketa ere egin genituen

Eskolara itzuli eta sukaldariek prestatutako hamaiketako goxoa dastatu ondoren,  EiTxo berriaren sortzaile den Paula Artiedaren laguntzarekin, 4.,5. eta 6.mailako ikasleek kartulinaren gainean marraztu genituen hainbat EiTxo. HH eta LHko gazteenek berriz gelan paperaren gainean EiTxo aunitz margotzen aritu ginen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

KOLORETAKO ESKOLA

KOLORETAKO ESKOLA

Joan den astean, lehen zikloko ikasleek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako “Koloretako eskola” programan parte hartu zuten. Landu ditugun helburuak hauek izan dira:

-Nafarroan elkarrekin bizi diren kulturen ezagutza bultzatzea, bai autoktonoak, baita beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere.

-Aniztasunean heztea eta aniztasuna aberastasun gisa eskaintzea.

-Arrazakeria eta xenofobia prebenitzea.

-Kulturen arteko bizikidetza bultzatzea.

Amaitzeko, txapa batzuk egin genituen programaren logoarekin.

AZAL GUZTIAK POLITAK DIRA!!