Browsed by
Category: LH1-2

XUBEROA BASERRI ESKOLA

XUBEROA BASERRI ESKOLA

Lehenengo mailakoek eguraldi zoragarria izan genuen ostiralean, Xuberoa baserri eskolan. Animaliekin eta naturarekin gozatu genuen. Bertan ikasgai pedagogiko interesgarriak eman zizkiguten, esaterako: gaztelerazko 3 erre hauen garrantzia (reduce, reutiliza, recicla), laugarren erre bat ere martxan abiarazi behar dugu, repara.
Gutxitu, berrerabili, birziklatu eta konpondu, natura zaintzeko modu eder bat.

IKUSI

GOXO – GOXO

GOXO – GOXO

Aurten eskolako 40. urteurrena denez, 1.maila A-ko taldea, urte berezi hau ospatzen hasi gara jada, eta jantokiko Belen eta Leirerekin lantxo bat egin dugu. Laster Xiri Miri aldizkarian ikusteko aukera izango duzue. Hementxe duzue aurrerapen bat. Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.

ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu eta talde bakoitzak kanta bat abestu diogu. Eta ohitura ez galtzeko, euskal pastel goxoa eta txokolate beroa dastatu ditugu

IKUSI