Browsed by
Category: LH1-2

KORRIKA 2026

KORRIKA 2026

Korrika ofizialerako berotuz eta EiTxoren konpainian, gure Korrika Ttikia ospatu genuen astelehen arratsaldean. Eskolatik Matzadara abiatu eta bertan bost buelta eman genituen, lekukoa mailaz-maila pasatuz. Azkenean EiTxok gela bakoitzean idatzitako mezu sekretuak ozenki irakurri zituen. Esker anitz gerturatu zineten familiei. Primeran pasa genuen.

Astearte goizean berriz Korrika ofizialean parte hartu genuen eskolako hainbat ikasle, guraso eta langileek. Gero jantokian prestatu ziguten gosari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Esker anitz jantokiko langile eta gerturatu zineten guztioi.

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

Joan den larunbatean, hilaren 28an, Lesakan Giltzarri abesbatzak antolatutako Haur kantarien topaketa izan zen. Bertan gure eskolako Lehen Hezkuntzako 2.mailako hainbat ikaslek parte hartu zuten. Martxoko beste bi larunbatetan ere Bortzirietako zenbait ikastetxetako ikasleak ere elkartu ziren topaketa prestatzeko.

Goiza zoragarria izan zen!

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

Lehen zikloko ikasleek Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako “Liburuak gozagarri” programan parte hartu dute. Hala, martxoaren 25ean, asteazkenean, Jokin Mitxelena ilustratzailearen bisita jaso genuen, nola lan egiten duen erakusteko eta ikasleek irakurri duten azken liburuetako bat komentatzeko. Oso jarduera interesgarria eta irakasgarria izan da.

IZAR PARKEN

IZAR PARKEN

Joan den otsailaren 13an, Donostiako Izar Park parkera joan ginen Lehenengo Zikloko ikasle eta irakasleak. Goiza goiti eta beheiti pasatu genuen, elkarrekin jolasean. Primeran ibili ginen!

BIDE HEZKUNTZA

BIDE HEZKUNTZA

Joan den ostiralean, urtarrilaren 29an, 2. mailako ikasleek Foruzaingoak antolatutako bide-hezkuntzako jardueran parte hartu zuten.

Lehenik, klaseko hitzaldi txiki batean, segurtasun-arauak errepasatu zituzten, hala nola oinezkoenak, bidaiarienak edo zikloturistenak. 

Gero, bizikletekin frontoira joan ziren Foruzaingoak montatua zuten zirkuitoan ibiltzera.

Primeran pasa zuten!