Browsed by
Category: Instalazioak

LAGUNTZA GELA

LAGUNTZA GELA

Zein helburu ditu?

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman behar zaien erantzuna diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.

  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Ikasturteko Programazio Orokorra prestatzea.

  • Irakasleekin batera lankidetzan aritzea ikasteko arazoak aurreikusten eta antzematen, eta arazo horiek dituzten ikasleei zuzendutako curriculum egokitzapenen programazioa eta plangintza egiten.

  • Familiei aholkua ematea. Gurasoei informazioa zabaltzea eta harremanetan egon, bai gurasoen bileren bitartez, bai pertsonalki.

  • Hezkuntza, osasun eta gizarteko beste zerbitzuekin batera lankidetzan aritzea, ikasleen hezkuntza premiaren gainean lan egiteko,

Nortzuk hartzen dute parte?

  • Oihana Mitxelena: PT

  • Inaxio Sansiñena:  PT Gela Alternatiboko tutorea

  • Jaione Jimenez: Hizkuntza eta Entzumen irakaslea

  • Xabi Ariztegi : Orientatzailea

  • Belen Azpiroz eta Tere Aleman: Zaintzaileak

LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIA

Liburutegia eskolako 2.solairuko bi gela haunditan banatzen da. Hara iristeko igogailua ere bada. Eskola-ordu guztietan egoten da liburutegia irekita, baita atsedenaldietan eta astelehen, astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 16:10etik 17:00ak arte ere. Horrela, ikasleei aukera eskaintzen zaie irakurtzeko, ikasteko edo dokumentuetan kontsultak egiteko. Irakurleak 7.000 dokumentu inguru ditu eskura. Baliabide hauek ABIES euskarri informatikoan sailkatuta daude. 2. gelan ikasleak interneteko konexioa duten 9 ordenagailu ditu eskura (eta bertze 3 ordenagailu eramangarri maileguan eramaten ahal direnak).

PSIKOMOTRIZITATE GELA

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleek erabiltzen dute gehienbat, ikastetxean dugun psikomotrizitate gela. Hagitz ongi hornituta dago Psikomotrizitate saioak egiteko.

ORDENAGAILU GELA

ORDENAGAILU GELA

 Gure ikastetxeak ordenagailu gela bat dauka. Bertan 14 ordenagailu ditugu ikasleek zein irakasleek erabili ahal izateko.