Browsed by
Category: 2023/24

BERDINTASUNARI KONTA ETA KANTA

BERDINTASUNARI KONTA ETA KANTA

Otsailaren 28an Haizea Loira musikoterapeutaren bisita izan genuen. Berak “ Arrosa eta leuna” ipuina kontatu zigun eta ipuin honek berdintasunaren inguruan hausnartzeko aukera eman zigun. Ondoren, denon artean, gure kantaren erritmoa eta letra sortu genituen.

DORNAKURA BISITAN

DORNAKURA BISITAN

Joan den otsailaren 9an 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasleak mendi buelta bat eman genuen Dornaku aldera. Eguraldia zela-eta hasiera batean pentsatutakoa baina ibilbide txikiagoa egin genuen; ederki pasatu genuen, ordea!

AUZOLANA

AUZOLANA

Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Ikasturte honetan, bigarren mailako ikasleek Euskal Herriko hainbat herritako inauteriak landu dituzte bigarren hiruhilekoan. Ondoren, taldeka txosten txiki bat egin dute inauterietako pertsonaietako bati buruz.

INAUTERIAK

INAUTERIAK

Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz beteta aritu gara kantuan eta dantzan.

Txikienek kirol modalitate ezberdinetan hartu dute parte; urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina ugari erakutsi dizkigute.

Aita Joxepe eta bere bi laguntzaileak ere agurtu ditugu.

Primeran aritu gara.

IKUSI