Browsed by
Category: 2021/22

AZAROAREN 25a

AZAROAREN 25a

Azaroaren 25ean Nazioarteko Emakumeen Kontrako Bortizkeria Desagertarazteko Eguna ospatzen da. Eskolan ere hainbat ekintza burutu ditugu emakumeek pairatzen duten bortizkeria salatzeko asmoz. Bertzeak bertze, eskolako sarreran puzzle ikusgarri bat osatu genuen, gela bakoitzeko ekarpenekin.

JANTZI NEGUA

JANTZI NEGUA

“JANTZI NEGUA”  Zaporeak-en ekimenean sekulako parte hartzea izan dugu eskola mailan eta gure eskerrik on eta beroenak eman nahi dizkizuegu familia guztiei. Denak gure alea ipini dugu, guk ez duguna jada behar haientzat ezinbestekoa eta beharrezkoa bilakatuko da. 

HONDAKINEN TAILERRA

HONDAKINEN TAILERRA

Urriaren 18an, astelehenean, 3. eta 4. mailako ikasleek hondakinei buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten.

Tailer hau HIRUSTA elkarte kooperatibak antolatzen du,  ingurugiro hezkuntzaren arloan lan egiteko asmoarekin. 4. mailakoek tailerra elebiz egin zuten, euskaraz eta ingelesez, eta 3. mailakoek berriz euskara hutsean.

Teoria primeran barneratu badute ere garrantzitsuena da praktikan jartzea.

IKUSI