Browsed by
Category: 2021/22

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Hirugarren hiruhileko honetan, laugarren mailako ikasleek, Ingurunearen Ezagutzari buruzko saioetan, energiak eta, batez ere, energia berriztagarriak landu dituzte. Hori dela eta, ekainaren 14an laugarren mailako ikasleek Aitor Erkiziaren bisita jaso zuten eta energia berriztagarrien iturriak azaldu zizkigun. Mila-mila esker!

GELA ALTERNATIBOKOAK IRRISARRI LAND-en

GELA ALTERNATIBOKOAK IRRISARRI LAND-en

Pasa den ekainaren 14an Ricardo Baroja eta Toki Onako Gela Alternatiboetako ikasle, irakasle eta hezitzaileak Irrisarri Land-en pasatu genuen eguna. Bertan trenean ibili ginen, Zentzumenen Ibilbidean ere, eta ur jolasetan aritu ginen. Eguna akautzeko, gurasoak etorri ziren umeen bila, eta guztiok elkarrekin berendu ederra egin genuen Arantzan.

IKUSI

Piet Mondrian

Piet Mondrian

Kaixoo, oraingoan 5 urtekook eskola apaintzea pentsatu dugu, horretarago gelan Piet Mondrian landu dugunez bere estilora margotu ditugu zutabeak. Zoragarri geratu dira!!!!!

IKUSI