Browsed by
Author: eskola

EBALUAZIO ETA HOBEKUNTZA

EBALUAZIO ETA HOBEKUNTZA

Etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza da gure helburuetariko bat. Horretarako ikasturte hasieran ikasturte osorako Hobekuntza Plana zehazten dugu eta hiruhilabetero ebaluatzen dugu. Eskolan burutzen diren jarduera guztien ebaluazioa eta hobekuntza proposamenak egiten ditugu. Lehen hiruhilabetean, aurre-ebaluazio saio bat egiten da gela bakoitzeko eta hiruhilabete bakoitzaren amaieran ebaluazio saio bana ikasleen aurrerapenak ebaluatzeko.

ZUMAIA – 2. zikloa

ZUMAIA – 2. zikloa

Martxoaren 27an Zumaia bisitatu genuen. Eguzkiak gehiegi lagundu ez bazuen ere primeran pasa genuen. Bertako gidari baten azalpenei esker Flyschak ezagutu genituen. Itsasora ateratzeko aukerarik izan ez bagenuen ere, Urola ibaian zehar itsasontzian bueltatxo bat eman ahal izan genuen. Bestalde, arrantzaleen kofradia ere ezagutu genuen. Azkenik, parke batean bazkaldu eta jolastu genuen.

ARGAZKIAK

IRAKURZALETASUNA

IRAKURZALETASUNA

Liburutegia.

Gure eskolan, ziklo guztietan dago ezarrita Irakurketa Plana. Ziklo bakoitzak berea badu ere, denen arteko koherentzia bermatuta dago, zikloen arteko koordinazioari esker. Irakurzaletasuna sustatzeko hagitz garrantzitsua den bertze arlo bat liburutegiari dagokiona da. Liburutegiko lan taldeari esker honako helburu hauek bermatzen ditugu:

  • Liburutegiko funtsa osatzea eta orekatzea.
  • Gaiak kontuan hartuz, katalogoak prestatzea.
  • Liburutegia dinamizatzea; ipuin kontalariak, idazleak,…
  • Liburutegia, maileguak egiteko erabiltzeaz gain, bertze zenbait erabilpenetarako bultzatzea.

 Liburutegiaren blog-a:  http://eskolakoliburutegia.blogariak.net/