Browsed by
Author: eskola

TEKNOLOGIA BERRIAK

TEKNOLOGIA BERRIAK

Ordenadore gela, sarea, edizio digitala

Ricardo Baroja eskola publikoak bere gain hartzen du gaur eguneko gizarteak ezartzen dituen premiak. Hori dela eta,teknologia berrien erabilera sustatzea helburu garrantzitsua bihurtu da. Hauexek dira gure helburuak:

  • Eskolaren ohiko bizitzan teknologia berriak bultzatzea.
  • Curriculuma garatzeko baliabide gisa erabiltzea.
  • Ikasleak teknologia berriak erabiltzen trebatzea.
  • Irakasleak teknologia berrietan eguneratuak egotea.
  • Informazioaren trataera egokia egitea.
INSTALAZIOAK

INSTALAZIOAK

No post found
LAGUNTZA GELA

LAGUNTZA GELA

Zein helburu ditu?

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman behar zaien erantzuna diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.

  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Ikasturteko Programazio Orokorra prestatzea.

  • Irakasleekin batera lankidetzan aritzea ikasteko arazoak aurreikusten eta antzematen, eta arazo horiek dituzten ikasleei zuzendutako curriculum egokitzapenen programazioa eta plangintza egiten.

  • Familiei aholkua ematea. Gurasoei informazioa zabaltzea eta harremanetan egon, bai gurasoen bileren bitartez, bai pertsonalki.

  • Hezkuntza, osasun eta gizarteko beste zerbitzuekin batera lankidetzan aritzea, ikasleen hezkuntza premiaren gainean lan egiteko,

Nortzuk hartzen dute parte?

  • Oihana Mitxelena: PT

  • Inaxio Sansiñena:  PT Gela Alternatiboko tutorea

  • Jaione Jimenez: Hizkuntza eta Entzumen irakaslea

  • Xabi Ariztegi : Orientatzailea

  • Belen Azpiroz eta Tere Aleman: Zaintzaileak

LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIA

Liburutegia eskolako 2.solairuko bi gela haunditan banatzen da. Hara iristeko igogailua ere bada. Eskola-ordu guztietan egoten da liburutegia irekita, baita atsedenaldietan eta astelehen, astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 16:10etik 17:00ak arte ere. Horrela, ikasleei aukera eskaintzen zaie irakurtzeko, ikasteko edo dokumentuetan kontsultak egiteko. Irakurleak 7.000 dokumentu inguru ditu eskura. Baliabide hauek ABIES euskarri informatikoan sailkatuta daude. 2. gelan ikasleak interneteko konexioa duten 9 ordenagailu ditu eskura (eta bertze 3 ordenagailu eramangarri maileguan eramaten ahal direnak).

PSIKOMOTRIZITATE GELA

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleek erabiltzen dute gehienbat, ikastetxean dugun psikomotrizitate gela. Hagitz ongi hornituta dago Psikomotrizitate saioak egiteko.