Browsed by
Author: Administratzailea

IRRISARRI LAND

IRRISARRI LAND

Irrisarri Land-en egin dugu aurtengo kanpaldia eskolako Gela Alternatibokoek Institutuko EBO gelakoekin batera, aurten maiatzaren 20 eta 22 artean. Bertako jolastokian pila bat jolastu genuen, zalditegia erakutsi ziguten, trenean ibili ginen, Zentzumenen Ibilbidea egin genuen, eta “disc-golf”ean ere aritu ginen. Eguraldiarekin ere zortea izan genuen eta inguruan paseotxoak egiteko ere probextu genuen.

ARGAZKIAK

BISITARI ESKOLAN

BISITARI ESKOLAN

Eskolako 5. mailako ikasleak hilean behin Berako Zahar Etxera joaten gara. Oraingo honetan gurpildun aulkian hartu eta eskolaraino ekarri genituen. Bertan gosari goxo-goxoa prestatu zieten gure sukaldariek.

ARGAZKIAK