Browsed by
Author: Administratzailea

MAKINAK ETA LANABESAK 2018/19

MAKINAK ETA LANABESAK 2018/19

LH 2. mailako ikasleak natur zientzietako azken gaiarekin ari gara: makina sinpleak eta makina konposatuak.
Makina sinpleak Kaule-Baita baserrian ikusi ditugu. Jabi eta Arantxa Portuk ardiei goraizeekin ilea mozten erakutsi digute eta Xabat, bertan bizi den ikasleak, sardearen erabilera azaldu digu bere behiei ohea egiteko iratze idorra paratzen zien bitartean.
Xabier Urrozek makina konposatuak erakutsi dizkigu. Robotika azaldu digu.
3D ko inprimagailu bat eta berak sortutako Robot batzuk ekarri dizkigu.
Milesker guraso guztiei!!

ARGAZKIAK

KANPALDIA HONDARRIBIAN 2018/19

KANPALDIA HONDARRIBIAN 2018/19

Pasa den asteko asteazkenetik ostiralera, maiatzaren 29tik 31ra, 2. zikloko ikasle eta irakasleak Hondarribiara bizikletaz joan ginen. Eguraldi bikainak hondartzaz gozatzeko eta itsasontzian itsaso zabalera ateratzeko aukera eskaini zigun. Elkarrekin 3 egun pasa ondoren, ostiralean bizikletaz itzuli ginen. Primeran pasa genuen!

ARGAZKIAK