OKALARRERA!!
Joan den ortziralean, azaroaren 13an, Okalarreko bunkerra ikustera joan ginen 5. mailako ikasleak. Europar Batasunaren sorrera Bigarren Munduko Gerraren bukaerarekin lotuta dago, Beran dauden bunkerrak bezala. Momentu honetan gelan Europa lantzen ari garenez, bisitak lagundu egin zigun garai hartako gora behera guztiak hobeto ulertzen.






BERA, GURE HERRIA.
Joan den asteko ortziralean, azaroaren 13an, 3. mailako ikasle eta irakasleak herrian barna ibili ginen Berako eraikuntza garrantzitsuenei buruzko lantxo bat egiten. Eguraldi ederra izan genuen eta primeran pasa genuen.











IPUIN KONTALARIA
Iñaki Zubeldia eskolako txikienekin ipuinak kontatzen aritu da. Begira zeinen ongi!!


UDAZKENAAAAA!!!
Ez dakigu ohartu zareten baina udazkena gurera ailegatu da!!
Eskola barrenera!!

Eta eskola kanpora!!!

