Browsed by
Author: Administratzailea

AZAROAREN 25A: EMAKUMEEN KONTRAKO BORTIZKERIA EZABATZEKO EGUNA

AZAROAREN 25A: EMAKUMEEN KONTRAKO BORTIZKERIA EZABATZEKO EGUNA

Azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat da. Emakumea izateagatik soilik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure gizartean ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko. Eskolan ere, egun horretan eta urteko egun guztietan mota guztietako bortizkerien kontra aritzen garen arren, bereziki emakumea izateagatik pairatzen den bortizkeriaren kontra aritzeko konpromiso irmoa dugu.

EUSKARALDIA!!

EUSKARALDIA!!

Euskaraldia ailegatu da Ricardo Baroja eskolara.

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

LARUNERA OINEZ

LARUNERA OINEZ

Pasa den asteartean, azaroak 17, 6. mailako ikasleak Larun mendira igo ginen.

Eguraldia bikaina izan genuen eta ederki gozatu ahal izan genuen.

Bederatzitan eskolan elkartu eta beroketa batzuk egin ondoren abiatu ginen.

Xantalerrekan barrena joan ginen. Usategietatik Landagainetaraino. Bertan gosari txikia egin genuen atseden pixkat hartuz. Berehala goiti jarraitu genuen.

Gailurra huts-hutsa zegoen. Ez zen turistarik eta soilik gu bezalako beste mendizaleren bat edo beste.

Bazkaldu ondoren jostetan aritu ginen denak elkarrekin. Beno, den-denak ez, irakasleak lasai ederrean geratu ziren eguzki goxopean guri begira eta euren artean hizketan. Denak gustura.

Biak laurden gutxiagotan dena bildu eta jeisten hasi ginen. Lauak eta laurdenetarako edo, iritsi ginen eskolara.

Egun zoragarria izan zen.

UDAZKENA LH 1 B-n

UDAZKENA LH 1 B-n

Udazken koloretan,
Landen lurrinak
Zeharkatuz
Hitaz oroit
Eta higan nauk… (B.Lertxundi).

Udazkena iritsi da eta LH 1 B gelakoek sasoiko animaliak irudikatu ditugu: sagarroiak hostoz estali ditugu, azeri gorrixkak margotu, …
Txakurtxoei formak eman dizkiegu eta ea urtea akautzeko zapata lokarriak lotzen ikasten dugun