MATRIKULATU ZAITEZ !!!




Otsailaren 5ean 5. eta 6. mailako ikasleak Zugarramurdira joan ginen (elkarren ondoan baina ez nahasiak) Sorginen museoa eta leizeak bisitatzera. Ederki pasa eta asko ikasi genuen.




Urtarrilaren 12an, Lupe Lekuonaren bisita izan dugu eskolan. 2. zikloko ikasgela bakoitzetik pasatu da ipuin politak kontatzen. 3. mailako geletan hiruna ipuin motz kontatu ditu eta 4. mailan berriz bina.
Ikasleak erne-erne egon dira eta istorio harrigarriekin primeran pasatu dute.



Egunerokotasunean hainbat sentimendu bizitzen ditugu hainbat gertaera direla medio… 4.mailako ikasleek Baloreak ikasgaian egindako lana duzue hemen.
Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.