HONDARRIBIRA!!
Astelehenean, ekainaren 21ean, bigarren zikloko ikasle eta irakasleek Hondarribiko hondartzan eman genuen goiza. 9:00etan eskolatik autobusez irten eta Hondarribiko aireportura joan ginen zuzenean. Handik, paseo polit bat emanez, hondartzara joan ginen. Bazkaldu ondoren, txapuzoia itsasoan. Hondarretan ere jolastu zuten eta dena jaso ondoren Berara itzuli ginen. Eguraldia bikaina izan zen, eguzkitsua egon arren ez baitzuen bero handirik egiten.
40 urte, kantu bat
Gure eskolak badu soinu banda. Joseba Irazokik komposatua eta Estitxu Pinatxo, Igor Telletxea eta Felix Buffen laguntzarekin gure eskola kantu batean bildu dugu.
Gozatu !!!!
XIRIMIRI 20-21
Dagoeneko ikusgai dago aurtengo XIRI-MIRI
40 URTE ARGAZKITAN
Eskolaren 40. urteurrenaren barrenean egiten ari garen jardueren artean, argazki erakusketa bat antolatu dugu kultur etxean. Erakusketa hiru asteburuz irekita egonen da ordutegi honetan:
Ortzirala arratsaldez 17:00-19:00
Larunbatak eta igande goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00
Animatu eta ikustera joan!!