Browsed by
Author: Administratzailea

ESKER AUNITZ !!

ESKER AUNITZ !!

Hogeita bortz urteetan
izan duzu ardura,
garbitasunaren giltza
beti zure eskura,
lotsagabe bota dugu
guk lurrera basura,
eskolak mantendu izan du
zuri esker itxura.

Esfortzu eta ahalegin
eskainiz eskolari,
Erretiroa_ailetzen zaio
merezi duenari,
zure denbora eskaini
nahiak betetzeari,
egindako lanagatik
eskerrik aunitz Mari.

Doinua: Maite Zaitut

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.

IKUSI

KOMIKIAK

KOMIKIAK

Pasa den apirilaren bederatzian, 6.mailako ikasleek Joseba Larratxe komikilariaren bisita izan genuen. Oso gustura egon ginen. Komikien inguran solasteaz gain Komikiak sortzeko zenbait trikimailu ere irakatsi zizkigun. Ikasle bakoitzak komiki tira bat sortzeko eskatu zigun ondoren. Josebak oso erraz marrazten badu ere, ez zitzaigun batere erraza egin. Saiatuko gara dena dela.