Browsed by
Author: Administratzailea

GAU BELTZA

GAU BELTZA

Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!

LURRAREN EGUNA

LURRAREN EGUNA

Urtero legez urriko laugarren igandean Lurraren Eguna ospatu genuen. Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia ere merkexeago aterako zaigu. Laguntzera etorri ziren guraso guztiei baita sukaldeko langileei ere, esker aunitz eskainitako laguntzagatik. Eskerrak eguraldia ere lagun izan genuela. Hagitz esperientzia polita bizi genuen.

IKUSI

ALKAIAGAKO PARKERA

ALKAIAGAKO PARKERA

Urriaren 24an, ostegunean, lehen zikloko ikasleak eta hiru irakasle Alkaiagako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.

Joan eta etorri egin genuen, paseotxo bat emanez eta udazkeneko egun ederraz gozatuz. PRIMERAN PASA GENUEN!

EKAITZ BERTIZ

EKAITZ BERTIZ

Aurtengo ikasturtean 3.zikloko ikasleek zinema proiektutxo bat egiten ari gara. Hori dela eta, Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarraren bisita izan genuen. Berak sortutako laburmetraien inguruan solastu zen; laburmetraiak egiteko kontuan hartu behar diren hainbat gauza azaldu zizkigun. Gure galderak ere ederki erantzun zizkigun. Oso jatorra iruditu zitzaigun eta oso gustura egon ginen.