Browsed by
Author: Administratzailea

TXANGO LARUNERA

TXANGO LARUNERA

Apirilaren 11n, ortziralean, Larunera joan ginen 2. ziklokoak. Trenean ibili ginen, gailurrera goitzeko. Bertan, Dani Irazokirekin solastu ginen eta muga non dagoen eta bere benta (Maritx) erakutsi zizkigun. Kartel batzuk prestatu genituen berari oparitzeko. Uraren erabilerari buruzko kartelak ziren eta erran zigun udan paratuko zituela. Ondotik, bazkaltzen hasi ginen eta Larun-Gainekoek benta barrenera sartzen utzi ziguten, haize handia ibilki zelako. Bazkalondotik, Berara oinez jautsi ginen. Hagitz polita izan zen eta gainera, ederki pasa genuen!

IKUSI

BERTIZ, PARKE ZORAGARRI BAT OSO GERTU

BERTIZ, PARKE ZORAGARRI BAT OSO GERTU

Joan den apirilaren 11n, ikasleak eta lehen zikloko irakasle batzuk Bertizko parke naturalean izan ginen. Han, gida baten laguntzaz, parkearen zati batean ibili ginen eta inguruko zuhaitzak eta txoriak arretaz ikusi ahal izan genituen. Bazkaldu ondoren, jolas-denbora bat izan genuen parkeko jolas-gunean. Primeran pasatu genuen!

IKUSI

ALCO

ALCO

Hondartzarako aulki eta mahaiak egiten dituen lantegia da. 

1960. urtean sortu zen. Hasieran seaskak egiten zituzten metalezko barrekin. Gero, barrekin aulkiak egiten hasi ziren.

Gaur egun ordenagailuen bidez diseinatzen dira.

Egunero mila aulki fabrikatzen dituzte gutti gotti betti.

60 pertsonek egiten dute lan. Egunero 8 orduz aritzen dira lanean.

Edozein lanbide ikas daiteke, bertan lan egin ahal izateko. (mekanikaria, ingeniaria,administraria, elektrikaria)

Gutxienez 18 urterekin hasi ahal da.

Europa osoan banatzen dituzte produktoak.( Finlandia, Alemania, Suiza, Belgika, Frantzia, Polonia, Danimarka etab, etab……)

Kamioi bakoitzak, 1.500 aulki eramaten ditu.