Browsed by
Author: Administratzailea

IZABA

IZABA

6.mailako ikasleak, eski nordikoa egiteko asmoz, “Paquita Bretos Angel Oloron” aterpetxera gau bat pasatzera joan ginen. Ortzegunean, goizeko 6:30ean, abiatu eta Larra-Belaguara ailegatu bezain laster eskiatzen aritu ginen, blai-blai hezurretaraino bustiak bukatu genuen. Dutxa beroa hartu eta arratsaldean mahai jolasetan aritzeaz gain, bertako ingurunearekin lotutako ekintza dibertigarri bat egin genuen. Ortziralean gosaldu, dena prest utzi eta eskiatzen aritu ginen, eguraldi atseginagoarekin ederki pasa genuen. Azkenik, ogitartekoa jan, motxilak autobusean sartu eta etxera itzuli ginen. Hagitz gustura egon ginen.

BATZARRA

BATZARRA

Egin dugu aurtengo lehenengo batzarra. 2. eta 3.zikloko ikasle guztiak elkartu eta hainbat gaien inguruan solastu genuen. Orain, bildutako proposamenak aztertuko dira… Ea elkarbizitza hobetzeko eta eskolan gustora sentitzeko balio duten.

HAIZEA LOIRA- KOLORETAKO IPUINAK

HAIZEA LOIRA- KOLORETAKO IPUINAK

Gaur goizean LH 3.mailako  ikasleok bisita berezia izan dugu eskolan. Haizea Loira bere gitarrarekin eta ipuin batekin gure eskolara etorri da, Adela igela. Zeinen gustora egon garen! Gainera, artista hutsak garela oroitarazi digu, denon artean abesti eder eta polit bat sortu dugu. Ikusi, entzun eta guk prozesuaz bezainbeste gozatzea espero dugu!!!

ENTZUN