XEDE – IKUSKERA ETA BALOREAK

XEDE – IKUSKERA ETA BALOREAK

XEDEA

Gure eskuetan dagoen neurrian, Eskolak zer nolako ikasleak sustatu nahi ditu

Ikaslearen inguruan dauden gainontzeko eragilerekin batera, Pertsona izaten hezten laguntzen duen eskola. Pertsona:

  1. Autonomoa:  nor bere buruaz arduratzeko, iritzi pertsonala izan eta erabakiak hartzeko,  erantzukizunez jokatzeko eta autonomiaz ikasten ikasteko gai den ikaslea.
  2. Autoestimu onekoa: bere buruarengan konfiantza izateko, bere burua errespetatzeko, bere gaitasunetan sinesteko, bere sinesmenak bertzeen aitzinean defendatzeko, pentsamendu positiboez pentsatzeko eta bere emozioak ezagutu eta kudeatzeko gai den ikaslea.
  3. Formakuntza maila onekoa: ezaguerak eta abileziak arlo guztietan lortzeko, eta barne zein kanpo ebaluaketetan emaitza onak lortzeko gai den ikaslea.
  4. Harreman orekatuak dituena: errespetuz jokatzeko gai den ikaslea; bere buruarekin, ondokoekin (ikaskide, irakasle, langile…), materialarekin, instalakuntzarekin eta kulturarekin.

IKUSKERA (OINARRIAK)

Eskolak Xedea lortzeko zer nolako irizpideak eta zein estrategia metodologiko erabiliko dituen.

Gure xedea lortzeko, honelakoak sustatuko ditugu:

  1. Ikuspegi sistemikoa:  Ikaslearen heziketan eragina duten partaide guztien (irakasleak, familia, eskolako langileak, institutu eta gainerako gizarte eragileak) arteko elkarlan eraginkorra sustatzen duen eskola.
  2. Euskara ardatza izanik, eleaniztasuna bultzatzen duen eskola.
  3. Zerbitzu onak (jangela, garraioa,..) eskaintzen  dituen eskola.
  4. Irakasleriak   ikuspegi bateratua izatea: Ikaslea eskolarizatzen denetik eskolatik joaten den arte, ikaslearen heziketa integralaz arduratzen den irakasleria.
    1. Elkar lanerako jarrera aktiboa erakusten duena.
    2. Eskolako funtzionamendu orokorrean inplikatzen dena.
    3. Prestakuntza bateratuan parte hartzen duena.
  5. Metodologi oinarriak:Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur  egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola izatea.
    1. Metodologi aktiboa: haurra bere irakats prozesuaren protagonista bilakatzen duena.
    2. Ikas – irakaskuntza esanguratsua:  ikasleak bereganatzen dituen ezagupenak testu – inguru errealetan erabiltzen eta aplikatzen aukera ematen dion eskola.
    3. Aniztasuna  aberasgarri eta  positibotzat hartu eta honi erantzun egokia eskaintzen dion eskola. Erlijio, sexu, arraza, sinesmen… desberdinak dituen ikasleak errespetatu eta integratzen dituen eskola.
    4. Interakzioa: ikasleak inguruan dituen pertsonekin interakzioa sustatzen duen eskola.
  6. Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola izatea.
  7. Instalazioak berritzen eta materialaren kudeaketan hobekuntzak ezartzen arduratuko den eskola.

BALOREAK:

Zer nolako baloreetan oinarritzen da eskola Xedea lortzeko.

  1. Errespetua:  Eskola komunitatea osatzen dugunon aniztasuna positibotzat hartu eta guztien ezaugarriak errespetatzen dituen eskola.
  2. Elkar lana: Irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak lan bateratua egiten saiatzen den eskola. Denon iritziak kontutan hartzen eta ekarpenak batzen saiatzen dena.
  3. Erantzunkizuna: Erakunde bezala planteatuak ditugun helburuak aurrera ateratzeko denon inplikazio eta ardura bultzatzen duen eskola.
  4. Eraginkortasuna: Ditugun giza baliabide, instalazio  eta materialekin ahal eta  etekin  hoberena lortzen saiatzen den eskola.
  5. Baikortasuna: egoerek eta pertsonek dituzten ahalmenetan sinesten duen eskola.
Comments are closed.