ELEANIZTASUNA
Euskara gure oinarrizko komunikazio tresna bada ere, ez dugu alde batera uzten gure ikasle aunitzen ama hizkuntza den Gaztelania. Gaztelania Lehen Hezkuntza hastearekin batera ematen dugu; astean hiru saio lehen zikloan eta lau saio bigarren eta hirugarren zikloan.
Ingelesa ere, dudarik gabe, hagitz garrantzitsua da gure gizartean. Gure eskolan Haur Hezkuntzako 4 urteko gelan atzerritar hizkuntza lantzen hasten gara.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloan Frantsesa ikasteko aukera zabaldu dugu. Laugarren hizkuntza hau, besteak ez bezala, hautazkoa izanen da.
Gure helburuetariko bat, eskolako hizkuntzen trataera bateratua lortzea da.