RICARDO BAROJA ESKOLA
Aurten ere euskararen eguna ospatu da mundu guztian eta guk ere ospakizun horretan parte hartu dugu.
Gure hizkuntzak elkartzen gaituelako, euskarak elkartzen gaitu, jolasean, eskolan, familian eta lagun artean; eta bere eguna ospatzeko, hamaiketako ederraz, kantuz, ipuinez eta bideo polit batzuez gozatzeko aukera izan dugu.
Eitxo, gure eskolako euskararen zaindaria ere, poz-pozik, bestan gurekin egotera etorri da.
Guk ere poz-pozik pasa dugu eguna.
Azaroaren 26ean, Bidasoa ibai ondoan dagoen “Diskoa” izeneko etxetxora joan ginen. Bertan, gure inguruan harat-honatean ibiltzen diren izokinen kontaketa, pisaketa, neurketa, … lanak egiten dituzte. Alejo bertako langilea da eta deitailez beterik kontatu digu nola egiten duten bertan lan, baita izokinaren bizitzaren zenbait datu hagitz interesgarri kontatu ere! Eskerrik asko Alejo!


























Eskerrik asko bihotzez auzolanean parte hartu duzuen familia eta langile guztioi! 
Asteburuan elkarrekin egindako lanak benetan oso lagungarriak izan dira: liburutegia martxan jartzeko urratsak eman ditugu ilusioz eta elkarlanez. Paletekin sofak sortu ditugu, liburuak aukeratu eta sailkatu, eta espazio atsegin eta bizi bat eraikitzen hasi gara, guztion artean. 

Lan giro aparta izan genuen, barre artean eta ideiak elkarbanatuz; denon ekarpenari esker, gure eskolako liburutegia pixkanaka bizia hartzen ari da. Eta, noski, ezin aipatu gabe utzi gure sukaldarien borondatea: haiei esker, hamaiketako eder eta goxoa izan genuen, indarrak berritzeko bikaina! 

Hori da auzolanaren benetako indarra: guztion artean amets bat errealitate bihurtzea. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Elkarrekin, gure eskola hazi egiten da. 





















Urriaren 17an, 2. zikloko ikasleak Ibardinen egon gara. Bertan, iparraldeko zein hegoaldeko eskola eta ikastolako ikasleak elkartu gara eta iratze-meten inguruko tailerrak egin ditugu. Eguraldi ederra eta giro hagitz polita. Egun polita pasatu dugu. Gainera, itzuleran, gaztainak biltzeko ere probestu dugu, Gau Beltza azkar dator eta zerbait daukagu eskuartean…
Trapu zaharrak ateri,
itzalitako kalabazak pixtu,
gure beldurrak partekatu,
ganbarako istorioak kontatu,
“Marauxa, Marauxa!” kantatu,
beldurrak sutan erre,
gaztainekin barrenak berotu.
Aurtengo Lurraren Eguna Kattonberrin ospatu dugu, ohiko moduan, urriko laugarren igandean.
Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia ere merkexeago aterako zaigu. Egunean zehar laguntzera etorri ziren guraso eta irakasle guztiei, baita sukaldeko langileei ere, esker aunitz!
Izokinaren inguruko proiektuarekin lanean ari garela eta, Mugaiereko arrain-haztegia eta Berako Nasa bisitatu genituen. Izokinen inguruko informazio aunitz eman ziguten. Oso gustura egon ginen eta gauza aunitz gehiago ikasi genituen.
Urriaren 13an, NILSAkoek gure inguruko erreka eta ibaien osasuna aztertzen lagundu ziguten. Izokinaren proiektuarekin ari garen honetan, garrantzi handia hartzen du gure inguruko uraren osasunak, izokinek leku hauek maitatu eta bertara itzultzeko.
Horrela ba, Zia errekaren oxigeno maila, pixaren eta xaboiaren kutsadura mailak aztertu genituen. Aunitz ikasi genuen eta garrantzitsuena, inguruko erreka dagoen bezain osasuntsu mantentzen ahaleginduko gara!!










Izokien proiektuarekin bueltaka gabiltza eta udalak Lurraren Egunean postu batean salmentan jartzeko pintxo errezeta bat eskatu zigun. Hori dela eta, gure gelatik aterako zen errezeta proposamena Masterchef lehiaketa bidez erabakitzea adostu genuen. Noski, denek izokina izatea behar beharrezkoa izan da. Zeinen ongi pasatu genuen! Ikusi ikusi gure gelako sukaldari eta epaile finak!
Urriaren 10ean, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, bizikletaz eta Bidasoako trenbide zaharretik, Hendaiako Beltzenia parkera joan ginen. Bertan jolastu eta bazkaldu ondoren Berara bueltatu ginen. Eskerrak Iosu Ostizi eskainitako laguntzagatik. Eguraldia lagun, ederki pasa genuen.
Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.
Eskolako garaia
bukatu zaizue jada
Toki Onan duzue
hurrengo geltoki, bada.
Ikasturte berrian
erronka berri aunitz
elkar lagunduz gero
dena errazago, hagitz.
Lere lele lele hogei
ta hiru lore
Lere lele lele aaa
zuei ohore. (BIS)
Irati,Iker, Balda,
Adur, Ainere ta Aimar
Eñaut, Eneko,Peio
Matias eta Inar.
Ainhoa, Agirre, Koldo,
Beñat, Laia ta Oinatz
Eki, Imanol, Ander
Ekai, Aiert ta Damian.
Lere lele lele hogei
ta hiru lore
Lere lele lele aaa
zuei ohore. (BIS)
Talde ederra zarete
langile eta kritiko
alaiak ta builoso
baina hagitz bihotz handiko.
Faltan botako baietz
zuen oihu ta algara
bisitan (e)torriz gero
guztiok poztuko gara.
Lere lele lele hogei
ta hiru lore
Lere lele lele aaa
zuei ohore. (BIS)
Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.
Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.
Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…
Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.
Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.
Maiatzaren 28an, 2. zikloko ikasleak eta irakasleak autobusez Zarautzera joan ginen.
Aterpean maletak utzi genituen, eta gero, Getariara joan ginen. Hango frontoian gosaldu genuen eta ondoren Onditzen familikoek arrain enpresa erakutsi ziguten kaian. Handik San Anton mendira igo eta bertan bazkaldu genuen.
Arratsaldez Zarautzera oinez bueltatu ginen kostako bidetik, eta olatuen zipriztinekin zipatuta aterpera bueltatu ginen.
Ostegun goizean Zarautzeko hondartzara joan ginen. Bazkaldu eta gero topoa hartu eta Zumaiara joan ginen itsasontziz Flyshak ikustera. Itsasontzian batzuk mareatu ginen.
Ostiralean, goizean Zarauzko malekoian barrena ibili ginen eta hamaiketakoa parke batean egin genuen. Ibilaldiaren ondoren bazkaldu eta gimnasioan jostatzen ibili ondotik autobusa hartu genuen etxera bueltan.
Aterpeko gimnasioa asko gustatu zitzaigun.
5.mailako ikasleek, Nafarroako Emakume Kirolariak programarekin lotuta, Aurkene Aroka piraguistaren bisita jaso genuen. Piraguismoa zertan datzan, zein modalitate dauden eta beste hainbat kontu interesgarriri buruz solastu zen. Kirolaren munduan emakumearen garrantzia azpimarratu eta berdintasuna lortzeko oraindik ere bide luzea geratzen zaigula aipatu zuen. Esperientzia polita izan zen, eta ikasleak gustura egon ziren, galderak eginez eta jakin-mina asetuz.



