HEZKUNTZA PROIEKTUA

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Euskara da gure eskolako irakats hizkuntza, baita estamentu guztien arteko komunikazio hizkuntza ere. Euskararen normalkuntza bultzatzeko konpromiso tinkoa hartua dugu:
Euskara gure oinarrizko komunikazio tresna bada ere, ez dugu alde batera uzten gure ikasle aunitzen ama hizkuntza den Gaztelania. Gaztelania Lehen
Hezkuntzaren zati garrantzitsua da garapen emozionala eta horregatik, eskolan, oso kontuan hartzen dugu. Lan talde finko bat aritzen da emozioen
Hezkuntza-Erantzun Berezia. Ikasleriaren ezaugarriak anitzak izanik, ikasteko erritmoak ezberdinak izaten dira. Hori dela medio ikasle batzuek trataera berezitua behar izaten
Kulturartekotasuna: Gure gizartean dauden kultur mota guztiak, hots, talde handien eta txikien kultura desberdinak ezagutu, ulertu eta errespetatzeko heztea, bakoitzaren
XEDEA Gure eskuetan dagoen neurrian, Eskolak zer nolako ikasleak sustatu nahi ditu Ikaslearen inguruan dauden gainontzeko eragilerekin batera, Pertsona izaten
Ongi etorriak Psikologia Positiboaren inguruan Ricardo Baroja eskolak irekitako blogera. Bertan, Psikologia Positiboaren inguruko artikuluak eta berriak aurkituko dituzue. Era
Ordenadore gela, sarea, edizio digitala... Ricardo Baroja eskola publikoak bere gain hartzen du gaur eguneko gizarteak ezartzen dituen premiak. Hori
Liburutegia. Gure eskolan, ziklo guztietan dago ezarrita Irakurketa Plana. Ziklo bakoitzak berea badu ere, denen arteko koherentzia bermatuta dago, zikloen arteko
ZERBITZUEN GUTUNA  
ZEHAZTAPENAK
Etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza da gure helburuetariko bat. Horretarako ikasturte hasieran ikasturte osorako Hobekuntza Plana zehazten dugu eta hiruhilabetero ebaluatzen
Eskola publikoa eta euskalduna, D eredua. 3 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleen hezkuntza doakoa eta kalitatezkoa. Ikasleen Hezkuntza Integrala (ezagupen
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

Euskara da gure eskolako irakats hizkuntza, baita estamentu guztien arteko komunikazio hizkuntza ere. Euskararen normalkuntza bultzatzeko konpromiso tinkoa hartua dugu: euskara ikasteko eta erabiltzeko ohitura bultzatzen dugu; eskolako harremanak, maila guztietan, euskaraz gauzatzen  ditugu; eskolaz kanpoko bizitzan ere euskararen normalkuntzaren aldeko jarrera aktiboa dugu; herriko Euskara Batzordean antolatzen diren ekitaldietan (Mugaz  gain,…) parte hartuz, Euskara  Mankomunitatearekin kolaboratuz,… Euskal Kultura ere landu eta garatzen dugu gure ikasleen artean. Gure ikastetxean Euskara Lan Taldea eratua dago aurreko helburuak bermatzeko asmoz. Etorkinen presentzia ere gero eta handiagoa izanik, hauek euskaraz bizi daitezen eta gure kultura ezagutu dezaten ahalegintzen gara. Euskara eta euskal kultura sustatzeko gure ikastetxean egiten diren zenbait aktibitate hauek dira:

Mugaz Gain: Aspalditik gure herrian ospatzen den Antzerki Topaketa honetan urtero parte hartzeko ohitura dugu. Astean bi saio dedikatzen dira antzerki aktibitate honi, 3. zikloan. Maiatza aldera ospatu ohi da eta Gorputz Adierazpena eta Aho Hizkuntza lantzea du helburutzat.

Xorroxin Irratia: Aste batez, Baztan Bidasoa zonaldeko Xorroxin Irratiak bere emisore ibiltaria gure ikastetxean edukitzeko aukera ematen digu. Aste horretan, talde bakoitzak aurreko asteetan prestaturiko irratsaioa emititzen du.

Bertsolaritza: 6. mailako ikasleek zonaldeko bertsolari baten laguntza izaten dute, astean behin, bertso mundua ezagutu eta bertan murgiltzeko.

Lehiaketak: Gure ikastetxean hainbat lehiaketetan parte hartzeko ohitura izaten dugu. Urtero guztietan parte hartzen ez badugu ere, hauek dira, bertzeak bertze, azken urteetako batzuk: Ipuin, Bertso Paper, beklamazio, Irrati Gidoi, Mikro ipuin… lehiaketak.

Eskolako aldizkaria: Ikasleek egiten dituzten idazlan, komiki eta marrazkiak baliatuz,urtero XIRI-MIRI aldizkaria argitaratzen dugu, urtean behin gutxienez. Ikasturte honetan 6. mailako ikasleek hartu dute argitaratzeko ardura.

ELEANIZTASUNA

ELEANIZTASUNA

Euskara gure oinarrizko komunikazio tresna bada ere, ez dugu alde batera uzten gure ikasle aunitzen ama hizkuntza den Gaztelania. Gaztelania Lehen Hezkuntza hastearekin batera ematen dugu; astean hiru saio lehen zikloan eta lau saio bigarren eta hirugarren zikloan.

Ingelesa ere, dudarik gabe, hagitz garrantzitsua da gure gizartean. Gure eskolan Haur Hezkuntzako 4 urteko gelan atzerritar hizkuntza lantzen hasten gara.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloan Frantsesa ikasteko aukera zabaldu dugu. Laugarren hizkuntza hau, besteak ez bezala, hautazkoa izanen da.

Gure helburuetariko bat, eskolako hizkuntzen trataera bateratua lortzea da.

EMOZIO HEZKUNTZA ETA BALOREAK

EMOZIO HEZKUNTZA ETA BALOREAK

Hezkuntzaren zati garrantzitsua da garapen emozionala eta horregatik, eskolan, oso kontuan hartzen dugu. Lan talde finko bat aritzen da emozioen arloa jorratzen eta planifikatzen; dinamizatze lanak egiten dituena. Gure ikasleen garapenean emozioak eta sentimenduak ezagutzea eta kontrolatzea, norbere buruaren jabe izaten ikastea, norbere buruarekin gustura sentitzea,… emozio hezkuntzak, alegia, zati handi-handi bat betetzen du. Eskolak, ahal duen neurrian, heziketaren arlo honetan ere lagundu nahiko luke. Eskolak pertsona bere osotasunean kontenplatu nahi du. Badago bizikidetza batzordea ere. Batzorde honek elkarbizitzaren egoera behatuko du eta sortzen diren arazoei aurre egiteko ardura izanen du. Jarrera egokiak eta harreman zuzenak eta adeitsuak sustatuko dira eskolan eta klaustro osoa lan horretan inplikatuko da.

Batzarrak:  Ikasturtean zehar, Lehen Hezkuntzako ikasle guztien arteko Batzarra izaten dugu. Bertan, bertzeak bertze, honako helburu hauek lortzen dira; ikasleen kezkak, kexak eta iradokizunak azaltzea, entzuten ikastea, talde handi baten aitzinean hitz egiten ikastea, bertzeen iritziak errespetatzea,… 6. mailako ikasleak arduratzen dira hagitz aberasgarria eta hezigarria den aktibitate hau kudatzeaz.

ANIZTASUNAREN TRATAERA

ANIZTASUNAREN TRATAERA

Hezkuntza-Erantzun Berezia.

Ikasleriaren ezaugarriak anitzak izanik, ikasteko erritmoak ezberdinak izaten dira. Hori dela medio ikasle batzuek trataera berezitua behar izaten dute. Kasu bakoitzean aztertuko da zer laguntza mota den egokiena. Gure ikastetxean ikasle batek zailtasunen bat aurkezten duenean protokolo bat ezarrita dago beraren behaketa, diagnostiko eta trataera, beharrezkoa izanez gero, aitzinera eramateko. Hau guztia ikastetxearen “Aniztasunaren Trataera Plana”n aurkitzen da.

Hezkidetza. Ikasgelako neska-mutilak eskubide, eginbehar eta aukera berdintasunean hezitzeko moduko hezkuntza-ihardun planifikatu eta  sistematikoa bultzatu behar da, aidez aurretik ezarritako inposizio oro aide batera utzirik.

KULTURARTEKOTASUNA

KULTURARTEKOTASUNA

Kulturartekotasuna: Gure gizartean dauden kultur mota guztiak, hots, talde handien eta txikien kultura desberdinak ezagutu, ulertu eta errespetatzeko heztea, bakoitzaren alderdiei buruzko gogoetak eraginez.

Etorkinak: Gero eta gehiago dira gurera etortzen diren atzerriko ikasleak. Horiek behar bezalako harrera izan eta kultur, hizkuntza eta ohitura desberdinen aitzinean babestuak senti daitezen diseinatu dugu “Etorkinen Harrera Plana”

XEDE – IKUSKERA ETA BALOREAK

XEDE – IKUSKERA ETA BALOREAK

XEDEA

Gure eskuetan dagoen neurrian, Eskolak zer nolako ikasleak sustatu nahi ditu

Ikaslearen inguruan dauden gainontzeko eragilerekin batera, Pertsona izaten hezten laguntzen duen eskola. Pertsona:

  1. Autonomoa:  nor bere buruaz arduratzeko, iritzi pertsonala izan eta erabakiak hartzeko,  erantzukizunez jokatzeko eta autonomiaz ikasten ikasteko gai den ikaslea.
  2. Autoestimu onekoa: bere buruarengan konfiantza izateko, bere burua errespetatzeko, bere gaitasunetan sinesteko, bere sinesmenak bertzeen aitzinean defendatzeko, pentsamendu positiboez pentsatzeko eta bere emozioak ezagutu eta kudeatzeko gai den ikaslea.
  3. Formakuntza maila onekoa: ezaguerak eta abileziak arlo guztietan lortzeko, eta barne zein kanpo ebaluaketetan emaitza onak lortzeko gai den ikaslea.
  4. Harreman orekatuak dituena: errespetuz jokatzeko gai den ikaslea; bere buruarekin, ondokoekin (ikaskide, irakasle, langile…), materialarekin, instalakuntzarekin eta kulturarekin.

IKUSKERA (OINARRIAK)

Eskolak Xedea lortzeko zer nolako irizpideak eta zein estrategia metodologiko erabiliko dituen.

Gure xedea lortzeko, honelakoak sustatuko ditugu:

  1. Ikuspegi sistemikoa:  Ikaslearen heziketan eragina duten partaide guztien (irakasleak, familia, eskolako langileak, institutu eta gainerako gizarte eragileak) arteko elkarlan eraginkorra sustatzen duen eskola.
  2. Euskara ardatza izanik, eleaniztasuna bultzatzen duen eskola.
  3. Zerbitzu onak (jangela, garraioa,..) eskaintzen  dituen eskola.
  4. Irakasleriak   ikuspegi bateratua izatea: Ikaslea eskolarizatzen denetik eskolatik joaten den arte, ikaslearen heziketa integralaz arduratzen den irakasleria.
    1. Elkar lanerako jarrera aktiboa erakusten duena.
    2. Eskolako funtzionamendu orokorrean inplikatzen dena.
    3. Prestakuntza bateratuan parte hartzen duena.
  5. Metodologi oinarriak:Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur  egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola izatea.
    1. Metodologi aktiboa: haurra bere irakats prozesuaren protagonista bilakatzen duena.
    2. Ikas – irakaskuntza esanguratsua:  ikasleak bereganatzen dituen ezagupenak testu – inguru errealetan erabiltzen eta aplikatzen aukera ematen dion eskola.
    3. Aniztasuna  aberasgarri eta  positibotzat hartu eta honi erantzun egokia eskaintzen dion eskola. Erlijio, sexu, arraza, sinesmen… desberdinak dituen ikasleak errespetatu eta integratzen dituen eskola.
    4. Interakzioa: ikasleak inguruan dituen pertsonekin interakzioa sustatzen duen eskola.
  6. Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola izatea.
  7. Instalazioak berritzen eta materialaren kudeaketan hobekuntzak ezartzen arduratuko den eskola.

BALOREAK:

Zer nolako baloreetan oinarritzen da eskola Xedea lortzeko.

  1. Errespetua:  Eskola komunitatea osatzen dugunon aniztasuna positibotzat hartu eta guztien ezaugarriak errespetatzen dituen eskola.
  2. Elkar lana: Irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak lan bateratua egiten saiatzen den eskola. Denon iritziak kontutan hartzen eta ekarpenak batzen saiatzen dena.
  3. Erantzunkizuna: Erakunde bezala planteatuak ditugun helburuak aurrera ateratzeko denon inplikazio eta ardura bultzatzen duen eskola.
  4. Eraginkortasuna: Ditugun giza baliabide, instalazio  eta materialekin ahal eta  etekin  hoberena lortzen saiatzen den eskola.
  5. Baikortasuna: egoerek eta pertsonek dituzten ahalmenetan sinesten duen eskola.
PSIKOLOGIA POSITIBOA

PSIKOLOGIA POSITIBOA

Ongi etorriak Psikologia Positiboaren inguruan Ricardo Baroja eskolak irekitako blogera.
Bertan, Psikologia Positiboaren inguruko artikuluak eta berriak aurkituko dituzue. Era berean, hainbat bideo ikusteko aukera izanen duzue, psikologia mota honen edukiak ongi baino hobe islatzen dituztenak.

- Authentic Happiness - Fundación Fluir - Educación Emocional en Movimiento - Educación Emocional: CEIP Octavio Augusto - Todo está
- Educación en felicidad y bienestar aplicando la psicología positiva - Psicología positiva: Una introducción - Trece escuelas navarras se
- La risa es contagiosa - Quien eres deja huella - La felicidad es un estado de flujo - Todo