RICARDO BAROJA ESKOLA
MILA ESKER !!!
Familia eta bertako langileei,
Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, asteburuko uholdeek sortutako txikizioari aurre egiteko adierazitako elkartasunarengatik. Bertan aritu ginen familia, ikasle, ikasle ohi, eskolako langile baita hainbat herritar ere.
Bi aldiz pentsatu gabe etorri zineten laguntza eskaintzera, eta hunkituta egoteaz gain, uste dugu pozik eta harro sentitzeko modukoa izan zela. Momentu zailetan ere komunitate bat osatzen dugula agerian utziz.
Mila esker bihotzez!



