GOIZEKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA
Eskolak haurtzaindegi zerbitzua ere eskaintzen du (8,00-etatik 9,00-etara). Gosaldu nahi izan ezkero, 8,30ak baino lehen etorri behar da.
Prezioak: Egunero gelditzen direnak 20€ hilabetean
Tarteka gelditzen direnak 2 € eguneko
Haurtzaindegi zerbitzuko arduraduna: Leire Irurieta Pikabea.
JANTOKIA
Eskolak jantoki zerbitzua du. Zerbitzu hau Guraso Elkarteak kudeatzen du. Dakizuenez, irailean eta ekainean ere eskaintzen da. Irailean, lehenengo egunean hasi eta ikasturtea bukatu bitartean iraunen du. Era berean, asteazkenetan ere zerbitzu hau martxan egonen da.
Egunero gelditu behar dutenek hilabeteko kuota ordainduko dute. Beti bezala, egun bakanetan geratzeko aukera ere badago. Aski izanen da aurreko egunean, bezperan, jangelan abisatzea. Gauza bera, asteko egun zehatz batean edota bolada batez geratu nahi izanez gero. Kasu horietan egun bakoitzeko prezioa ordainduko da.
Jantokiko arduraduna: Leire Irurieta
Tel eta WhatsApp: 640 81 89 92
JANGELAKO EGUTEGIA
MENUA
AHOLKUAK
ARAUAK
JANGELATIK LEHENAGO ATERATZEKO BAIMENA