Browsed by
Author: eskola

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

Pasa de abenduaren 19an eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Laguntza Gelako ikasle eta irakasleak Irungo FICOBAN egon ziren Eguberriko Jolastokian. Azpiko estekan argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK

BILBORA – 3. ZIKLOA

BILBORA – 3. ZIKLOA

Abenduaren 7an, eskolako 3.zikloko ikasleak eta irakasleak Bilbora joan ginen. Lehenik autobusak Portugaleteko Zubi Eskegira eraman gintuen, baina ez Portugaleteko aldera baizik eta ibaiaren bestaldera, hau da, Getxoko auzoa den Aretara.Han zertxobait jan ondoren eta zubi ederra ikuskatu ondoren, gure zain zegoen txalupara jaitsi ginen.Txalupa honek Guggenheimera hurbilduko gintuen. Paseo ederra izan zen. Ibai ertzetako auzoak, fabrika zaharrak, garabiak… ikus ahal izan genuen. Polita izan zen baina… barkuak ke izugarria botatzen zuen eta nahikoa jasanezina gertatu zitzaigun. Pena.Erran bezala, txalupak Guggenheimera gerturatu gintuen.Hamabietan geneukan museorako bisita ordua. Bi taldetan banatu ginen museoan sartzeko. Alde batetik 5.maila eta bestetik 6.a.Bisita laburra izan zen, ordubetekoa. Hala ere, guretzat nahikoa.Ondoren, hantxe bertan, museo ondoko parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean Durangoko azokara joan ginen. Durangoko azoka euskal literatura eta musikaren azoka da. Guk diru pixka bat eraman genuen eta erosketa batzuk egin genituen: Liburuak, jolasak, agenda…

Hor ere ordubete inguru ibili ginen.Azkenik , arratsaldeko seietarako etxera itzuli ginen.

ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean “lipdub”-a grabatu genuen (prest dagoenean zintzilikatuko dugu). Ondoren, Belen sukaldariak prestatutako euskal pastela eta gailetekin tripa ongi bete, eta eskolako jangelan karaokea izan genuen. Arratsaldean berriz, lehen hezkuntzako ikasleek Kultur Etxean “Ballerina” izeneko pelikula ikusten egon ziren bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleak eskolan bertan gelditu ziren bertze pelikula bat ikusten Musika Gelan.

ARGAZKIAK