Lehen Hezkuntzako irakaskuntza bi ardatzetan oinarritzen dugu: Ikas-teknikak eta Ian ohiturak.
Ikas teknikak: Lehen Hezkuntzan zehar ikaslea oinarrizko tekniketan trebatuko da: Ahozko adierazpena, irakurketa-idazketa, matematikako oinarrizko edukiak, ingurunearen behaketa, informazioaren interpretatzea…
Lan ohiturak: Ikas-teknikekin batera funtsezkoak diren lan-ohiturak garatuko dira. Besteak beste, arreta, hausnarketa, ahalegina, ardura, autonomia, ordena, etxerako lanak,…
Metodologia: Helburu hauek lortzeko metodologia esanguratsua eta guztiz partizipatiboa erabiliko dugu. Lantzen duguna beti aurreko ezagupenetan eta esperientzietan izanen du oinarri eta haurren interesa pizten saiatuko gara. Ahozkotasunari garrantzi handia ematen diogu arlo guztietan.
Proiektuen bidezko metodologia: Euskara eta Ingurunea modu globalizatuan lantzen saiatzen gara, bi arloen edukiak gai batzuen inguruan ahal dugun moduan uztartuz. Testu mota desberdinak ekoizten ditugu honako prozesu hau jarraituz; egin beharreko lana planifikatu, ereduak aztertu, datuak bildu, testuak ekoiztu eta errebisioa egin. Matematikako problemen ebazpena tailerren bidez lantzen dugu. Astean behin saio bat ematen dugu propio lantzeko eta horretarako metodologia espezifikoa erabiltzen dugu.
Ebaluazioa: Ebaluazioa ikasgai gehienetan jarraia izanen da eta ikasle bakoitzaren ahalmenean oinarritua. Ikasle bakoitzaren jarraipen zuzena eta etengabea eginen da eta bakoitza behar den bezala bideratzen saiatuko gara.
Ingelesa: Gure eskolak ingelesaren sarrera goiztiarra bultzatzen du, lau urtetik aintzinera. Honek, aukera emango die gure ikasleei adierazpen modu berriak bereganatzeko eta garapen integrala Iortzeko. Gure eskolatik eta ingelesaren irakaskuntzaren bitartez, ikasleek ingelesez komunikatzeko trebetasuna garatuko dute. Kultura desberdinak ulertzeko bideak ezagutuko dituzte, eta beste ohitura, bizimodu, herrialde eta hiztunekiko tolerantzia eta errespetua garatzen lagunduko diegu. Gelan lantzen ditugun gaiak ikasleen errealitate hurbil eta interesetatik abiatzen dira, saioak ludikoak eta motibagarriak izan daitezen.
Frantsesa: Gure zonaldeak iparraldearekin duen gertutasuna kontutan izanda eta frantsesa bezalako beste hizkuntza bat menperatzeak ekartzen duen aberastasuna dela eta, 3. zikloan, frantsesa ikasteko aukera izanen dute ikasleek. Arlo hau hautazkoa da eta saioek izaera ludikoa izanen dute, aho hizkuntza eta komunikazioa oinarri hartuta.
Musika: Lehen hezkuntzan astean saio batean lantzen dugu. Bertan kantak ikasten ditugu, perkusiozko musika tresnekin aritzen gara, txirulaz doinuak ikasten ditugu, entzuketak burutzen ditugu, baita joku musikalak eta dantzak ere. Haurrak era aktiboan aritzen dira eta trebetasun musikalak lantzeaz gain oso ongi pasatzen dute.
Gorputz Heziketa: 2. mailara bitartean psikomotrizitatea eta Gorputz Heziketa saioak batera ematen dira. Psikomotrizitatean, Haur Hezkuntzan aipatutakoaz gain, zirkuituak ere antolatzen dira. Gorputz Heziketako klaseak, berriz, kiroldegian edota frontoian ematen dira eta saioak zuzenduagoak izaten dira. Psikomotrizitate gela ere erabiltzen dugu Kirol, Soinketa edo Yoga bezalako edukiak lantzeko.