Browsed by
Category: Sarrerakoak

SEXUALITATEA

SEXUALITATEA

6.mailako ikasleek sexualitate tailerrean parte hartu genuen. Itsasok sortu zitzaizkigun galderak erantzun eta informazio haunitz eman zigun. Gaia lantzeko hainbat liburu ere erakutsi zizkigun. Oso gustora egon ginen.

BIDE-HEZKUNTZA

BIDE-HEZKUNTZA

Abenduko azken astean zehar Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek Foruzaingoek antolatzen duten bide-hezkuntzako programan parte hartu genuen. Programak bizpahiru atal izan zituen, adinaren arabera: lehenik, ikasgelan, oinezko, ibilgailu bateko bidaiari eta bizikleta-erabiltzaile gisa, oinarrizko arauak errepasatu genituen. Gero, kalean, galtzada oinezkoentzako pasabidetik nola zeharkatu behar duten berrikusi genuen. Eta, amaitzeko, frontoira joan ginen, bertan antolatutako zirkuito batean ikasitakoa praktikatu ahal izan genuen.

IKUSI

HORRA HORRA… OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

HORRA HORRA… OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduak 22, Bera.

Aurten ere Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu, astoaren konpainian iritsi dira goizean-goiz.

“Hator-hator” kantarekin eman diegu ongi etorria. Hitz batzuk esan dizkigu eta jarraian jantokira sartu gara. Bertan, “Berako Olentzero” kantatu ondoren opariak banatu dizkigu eskolako talde guztiei. Eskolako gazteenek eskutitza Olentzero zein Mari Domingiri eman dizkiete. Beraien bideari aintzinera egin aurretik, “Horra Mari Domingi” abestia kantatu eta zein norabide hartu behar zuten erranez agurtu ditugu.

Azkenik, sukaldeko langileek prestatutako txistorra goxo aunitz jateko aukera izan dugu; bai ona!. Bazkaltzera joan aurretik kalean edo gela barruan jolasten aritu gara.

Ederki pasa dugu.

EGUBERRI ON GUZTIOI

IKUSI